Usurbilgo ekoizle eta sortzaileentzako deia 650 Usurbil Bizi otarrean parte hartzeko

Noaua Aldizkaria 2022ko aza. 25a, 13:21

650 Usurbil Bizi otarrean parte hartzeko deia egin luzatu dute Usurbilgo ekoizle eta sortzaileentzat: euren produktuak otarretan banatzea nahi dutenek izena eman beharko dute azaroaren 28tik abenduaren 2ra bitartean, Gertuago.eus atarian astelehenean jarriko duten formulario bat beteta. Herriko era guztietako ekoizleen produktuekin osatuko dituzte 650 Usurbil Bizi otarrak: lehen sektorekoak, kultur sortzaileak, moda diseinatzaileak..., eta erosketak herrian bertan egiten dituzten bezeroen artean zozkatuko dira. Abenduaren 31n jakinaraziko dira irabazleak, San Silvestre lasterketaren ostean.

650 Usurbil Bizi proiektutik sortu dute, besteak beste, 650 Usurbil Bizi otarra, Kulturgunearen eta Hurbilagoren elkarlanaren ondorioz. Proiektuaren balioak biltzen dituen otarra sortzea dute helburu. Horrela, herriko ekoizleen lana eta eskaintza ikusarazi eta balioa eman nahi diote, herrian bertan kontsumitzea bultzatzearekin batera. 

 

Abenduaren 5etik 30era bitartean herrian egindako 10 euroko erosketa bakoitzeko, txartel bana jasoko dute erosleek, eta horien artean egingo dute otarren zozketa. Abenduaren 30ean saltoki bakoitzak zozketa egingo du bere bezeroen artean, eta irabazleekin kontaktuan jarriko dira, hurrengo egunean egingo den sari banaketara gonbidatzeko.

 

Honakoak dira otarrean beren produktuekin parte hartu nahi duten ekoizle eta sortzaileek bete beharreko baldintzak:

  1. a) Kultura eta sormen industriako jarduerak:
  2. Usurbilen erroldatutako herritarra edo elkartea izatea eskaerak egiteko epea zabaldutako lehen egunean (2022ko azaroaren 28an).
  3. Merkaturatutako produktuaren egilea edo autorea izatea. Taldean egindako lanak

badira, taldekideen %33ak gutxienez Usurbilen erroldatua egon behar du.

  1. Azken 5 urteetan merkaturatutako produktua izatea (2017ko abenduaren 2tik aurrera).
  2. Kultura eta sormenaren industriako ondorengo jarduera-adarren bateko eragilea izatea: musika, literatura, arte eszenikoak, ikusmen-arteak, bestelako kultur diziplinetako eragileak, moda diseinatzaileak eta sormen industriako bestelako eragileak.

 

  1. b) Lehen sektorea, ostalaritza eta elikaduraren industriako ekoizleak:
  2. Lehen sektorea: nekazaritza edota abeltzaintza sektoreko jarduerarekin, ekoizpen-ustiategia Usurbilen kokatua egotea izango da ekoizleak bete beharreko baldintza.

 

  1. Elikadura-industriako ekoizleak: Usurbilgo lursailetan kokatutako nekazaritza edota abeltzaintzako ekoizpen propioa duten sagardogileak eta elikadura-industriako bestelako ekoizleak.
  2. Elikadura-produktuak eskaintzen dituzten ekoizleek, jakien osasun erregistroan inskribatuta egon beharko dute edo osasun-baimena izan, hala dagokien kasuan.