Maria Jesus Etxeberriaren erakusketa Sutegin ikusgai astebetez

Noaua Aldizkaria 2022ko aza. 25a, 18:39

Gaur ireki du Maria Jesus Etxeberriak erakusketa Sutegiko erakusketa-aretoan. Argazki erakusketa zabala, margolanak eta eskulanak jarri ditu erakusgarri. Nahi izanez gero, salgai jarri ditu artelan guztiak oparitarako edo etxea apaintzeko. Abenduaren 4ra bitarte egongo da erakusketa zabalik 16:30-19:00 bitarte, igandetan izan ezik. Igandetan 11:30-12:30 izango da ordutegia.