Gazte Asteburua

Gazte Asteburuan burubelarri sartu dira Aztarrikako kideak mural margoketarekin

Noaua Aldizkaria 2022ko azaroaren 25a

Asteburu honetarako Aztarrika Gazte Asanbladak prestatutako Gazte Asteburua hasi da jada mural margoketarekin. Kafe Tertuliak deia egin du 19:00etan azaroaren 25eko elkarretaratzea egiteko. Dozenaka gazte jada frontoi inguruan dabiltza murala margotzea amaitu eta elkarretaratzera hurbiltzeko.

Azaroak 25

19:00 Azaroaren 25eko elkarretaratzea Mikel Laboa plazan.

20:30 Gazte Txupinazoa eta ekitaldia.

22:00 “Gazteon behar eta erronkei aztarrika” gazte lokalean.

 

Azaroak 26

11:30 Miseriaren oka.

13:00 Kuadrila arteko paella lehiaketa eta bazkaria bertsolariekin.Bertsolariak: Jon Altuna, Harri Agirresarobe, Unai Azpiroz. *Arroza/gatza/olioa gure esku* .

Jarraian: HiXelfi erronka. 

18:00 DJ ibiltaria.

20:30 Maria Angelesi elkartasuna adierazteko kontzentrazioa.

21:00 Gazte Afaria + Sorpresa.

Ondoren, kontzertuak: Galazota, Dena, Dj Ztart