Gazte Asteburua

Parranda gau luzerako indarberritzen

Noaua Aldizkaria 2022ko aza. 26a, 21:58

Ia 200 lagun batu ditu Gazte Asteburuko afariak frontoian. Parranda gau luzeari ekin diote.

Galazota, Dena, Dj Ztart bidelagun izango ditu Gazte Asteburua borobilduko duen parranda gauak. Frontoiko oholtza musikariak noiz igoko zain dagoeneko. Aztarrika Usurbilgo gazte asanbladak antolaturiko gaualdiari ekiteko indarberritzen ari dira pilotalekuan bertan, aurrez txartelak erosiak zituztenek. Antolatzaileen esanetan, ia 200 bat lagun.

GuraSOSen manifestaziora
Sorpresadun afaritan bilduak daude une honetan. Afalostean mahaiak kendu eta parranda giro betean murgilduko dira. Lotarako asti gehiegi izan gabe. Gazte Asteburuaren egitarauaren baitan txertatu baitute, GuraSOSek igande eguerdian Donostian deitu duen manifestazioa. Eguerdiko 12:00etan, "dioxinak ez Orian ez Zurriolan!" aldarripean Zubietako erraustegia prebentiboki berehala geratzea eskatzeko Kursaaletik abiatuko den mobilizazioarekin bat egin du gazte asanbladak.