Asteburu lehorraren ostean, euritara joko du hurrengo orduotan. Abisu horian izango gara igande gauerditik astearte eguerdira, prezipitazio iraunkorragatik. "Gipuzkoako zenbait lekutan 24 orduan 60 l/m² baino gehiago pila daitezke, bereziki ekialdean. Goizaldean euri ertaina egingo du. Goizetik aurrera zaparrada ertainak botako ditu eta sarriago botako ditu eta ugariagoak izango dira ekialdean; baliteke zenbait lekutan zaparradak handiak izatea, eta trumoi-ekaitzak jo eta txingorra botatzea. Bestalde, Kantauri isurialdeko gainerako lekuetan 30-50 l/m² artean pilatu daitezke eta Mediterraneo isurialdean 5-15 l/m² artean".
Astelehen honetan Usurbilen, "zerua hodeitsu egongo da eta zaparradak sarri botako ditu. Trumoi-ekaitzak izan daitezke, txingorrarekin batera. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, bolada gogorrekin. Tenperatura minimoak gutxi edo nahikoa igo eta maximoak nahikoa edo nabarmen jaitsiko dira". Asteartean ere "zerua hodeitsu egongo da eta zaparradak botako ditu, batez ere egunaren lehenengo partean. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, gero eta ahulago. Gauean hego-haizea ibiliko da. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko dira, maximoetan aldaketarik ez".
Informazio eguneratua hemen: euskalmet.eus