2023ko udal aurrekontu proposamenen bi aurkezpen saio gaur

Noaua Aldizkaria 2022ko aza. 28a, 10:58

Etxealdian eta Munalurran hain zuzen; Etxealdiakoa Potxoenean, Munalurrakoa auzoko Eguzki elkartean. Biak ala biak, arratsaldeko 18:30etan hasita.

Atxegalde, Santuenea, Txokoalde, Zubieta, Kaleberri, eta beste bi auzoen txanda, astelehen honetan, azaroaren 28an. Etxealdia eta Munalurrako bizilagunei zuzenduriko 2023ko udal aurrekontu proposamenen aurkezpen saio bana iragarri du udal gobernu taldeak gaurko; Munalurrakoa auzoko Eguzki elkartean, Etxealdiakoa Potxoenean egingo dute. Hitzorduotan urte berrirako udal aurrekontuen nondik norakoen berri jasotzeaz gain, ekarpenak egiteko aukera izango dute norbanako nahiz eragileek. Gainera, tokian tokiko gaiei ere helduko zaie saio hauetan. "Zatoz 2023ko aurrekontu proposamenak ezagutzera!", luzatu dute gonbita. 

Legealdi Plana
Udal aurrekontuok ere 2019-23 Legealdiko Planaren testuinguruan kokatu beharrak daude. Lau ardatz nagusiren bueltan biltzen dituzte bideratu nahi dituzten egitasmoak; Herri Nortasuna, Herri Jasangarria, Ongizartea eta Udala Herriaren Zerbitzura izeneko atalen bueltan.

130 egitasmo berri proposatu zituzten legealdi hasieran. Egitasmoon betetze maila zertan den (hasteko ote dauden, abian edota gauzatuta) ikus dezakezue noiznahi usurbiltzen.eus atarian. 

Hemen 2023ko udal aurrekontuen proposamenak aurkezteko udal gobernu taldeak egunotarako iragarri dituen saioak.



AURKEZPEN ERRONDA
Azaroak 28, astelehena
18:30 Etxealdia (Potxoenean) eta Munalurra (Eguzki elkartean).

Azaroak 30, asteazkena
18:30 Aginagako Eliza Zaharra

Abenduak 1, osteguna
18:30 Kalezar (Haur Eskolan)

Zehaztasunak:
datorren urteko udal aurrekontuen proposamena ezagutzeko bilera erronda. "Zatoz 2023ko aurrekontu proposamenak ezagutzera!".
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.