17 dira azaroa hasieratik Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak Usurbilen hauteman dituen covid19 kasu berriak. Azken agerraldiak (lau) iragan aste hasieran. Gogoan izan, 9 kasurekin agurtu genuen urria, iraila osoan 3 izan ziren gutxienez, 24 abuztuan, 109 uztailean, 85 ekainean, 54 maiatzean, 39 apirilean, 84 martxoan, 113 otsailean eta 681 urtarrilean.
Intzidentzian aldaketarik ez; iragan astean bezalaxe, 195,25ekoa izaten segitzen du koronabirusak udalerri honetan. Eremu gorrian jarraitzen du Usurbilek.
Kasu berriak
Irailak 1: 0.
Irailak 2: 0.
Irailak 3: 0.
Irailak 4: 0.
Irailak 5: 1.
Irailak 6: 0.
Irailak 7: 0.
Irailak 8: 0.
Irailak 9: 0.
Irailak 10: 0.
Irailak 11: 0.
Irailak 12: 0.
Irailak 13: 0.
Irailak 14: 0.
Irailak 15: 0.
Irailak 16: 0.
Irailak 17: 0.
Irailak 18: 0.
Irailak 19: 0.
Irailak 20: 0.
Irailak 21: 0.
Irailak 22: 0.
Irailak 23: 0.
Irailak 24: 0.
Irailak 25: 0.
Irailak 26: 0.
Irailak 27: 1.
Irailak 28: 1.
Irailak 29: 0.
Irailak 30: 0.
Urriak 1: 0.
Urriak 2: 0.
Urriak 3: 0.
Urriak 4: 0.
Urriak 5: 0.
Urriak 6: 1.
Urriak 7: 1.
Urriak 8: 0.
Urriak 9: 0.
Urriak 10: 0.
Urriak 11: 3.
Urriak 12: 0.
Urriak 13: 0.
Urriak 14: 0.
Urriak 15: 0.
Urriak 16: 0.
Urriak 17: 0.
Urriak 18: 0.
Urriak 19: 0.
Urriak 20: 0.
Urriak 21: 1.
Urriak 22: 0.
Urriak 23: 0.
Urriak 24: 0.
Urriak 25: 2.
Urriak 26: 0.
Urriak 27: 0.
Urriak 28: 0.
Urriak 29: 0.
Urriak 30: 1.
Urriak 31: 0.
Azaroak 1: 0.
Azaroak 2: 0.
Azaroak 3: 0.
Azaroak 4: 1.
Azaroak 5: 0.
Azaroak 6: 0.
Azaroak 7: 0.
Azaroak 8: 1.
Azaroak 9: 1.
Azaroak 10: 1.
Azaroak 11: 1.
Azaroak 12: 0.
Azaroak 13: 0.
Azaroak 14: 2.
Azaroak 15: 0.
Azaroak 16: 1.
Azaroak 17: 3.
Azaroak 18: 2.
Azaroak 19: 0.
Azaroak 20: 0.
Azaroak 21: 3.
Azaroak 22: 1.
Azaroak 23: 0.
Azaroak 24: 0.
Azaroak 25: 0.
Azaroak 26: 0.
Azaroak 27: 0.
Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu berdean
Urriak 16: 47,56.
Urriak 17: 47,56.
Eremu horian
Urriak 24: 79,26.
Urriak 31: 142,68.
Azaroak 7: 110,97.
Azaroak 14: 190,23.
Eremu gorrian
Azaroak 17: 475,59.
Azaroak 21: 745,09.
Azaroak 24: 1078,00.
Azaroak 28: 1.299,94.
Abenduak 1: 1.410,91.
Abenduak 5: 1.474,32.
Abenduak 8: 1.426,76.
Abenduak 12: 1.712,11.
Abenduak 15: 1886,49.
Abenduak 19: 2029,17.
Abenduak 22: 2266,96.
Abenduak 26: 2821,81.
Abenduak 29: 3265,94.
Urtarrilak 2: 4201,01.
Urtarrilak 6: 4613,19.
Urtarrilak 9: 5231,45.
Urtarrilak 12: 5580,22.
Urtarrilak 16: 5548,51.
Urtarrilak 19: 5389,98.
Urtarrilak 23: 4676,60.
Urtarrilak 26: 4407,10.
Urtarrilak 30: 4327,84.
Otsailak 2: 4232,72.
Otsailak 6: 3852,25.
Otsailak 9: 2980,34.
Otsailak 13: 1902,35.
Otsailak 16: 1284,08.
Otsailak 20: 697,53.
Otsailak 23: 523,15.
Otsailak 27: 317,06.
Martxoak 2: 364,62.
Martxoak 6: 380,47.
Martxoak 9: 428,03.
Martxoak 13: 539,00.
Martxoak 16: 507,29.
Martxoak 20: 634,12.
Martxoak 23: 713,38.
Martxoak 27: 634,12.
Martxoak 30: 634,12.
Apirilak 3: 507,29.
Apirilak 10: 374,23.
Apirilak 18: 292,87.
Apirilak 24: 276,60.
Maiatzak 1: 276,60.
Maiatzak 8: 276,60.
Maiatzak 15: 374,23.
Maiatzak 22: 536,93.
Maiatzak 29: 455,58.
Ekainak 5: 325,41.
Ekainak 12: 227,79.
Ekainak 19: 488,12.
Ekainak 26: 667,10.
Uztailak 3: 813,54.
Uztailak 10: 1383,01.
Uztailak 17: 1399,28.
Uztailak 24: 667,10.
Uztailak 31: 195,25.
Abuztuak 7: 113,90.
Abuztuak 14: 130,17.
Abuztuak 21: 162,71.
Eremu horian
Abuztuak 28: 97,62.
Eremu berdean
Irailak 4: 48,81.
Irailak 11: 32,54.
Irailak 18: 16,27.
Irailak 25: 00,00.
Urriak 2: 32,54.
Eremu horian
Urriak 9: 65,08.
Eremu berdean
Urriak 16: 47,56.
Eremu horian
Urriak 23: 97,62.
Urriak 30: 65,08.
Azaroak 6: 65,08.
Azaroak 13: 81,35.
Eremu gorrian
Azaroak 20: 195,25.
Azaroak 27: 195,25.
Buruntzaldea gorritzen
180,51ekoa da bigarren astez segidan, Lasarte-Usurbil osasun eremuko koronabirusaren intzidentzia. Eremu gorrian da iragan astean bezala. 16 kasu berri zenbatu zituzten iragan aste osoan, aurrekoan 32.
Eremu gorrian da Andoain, Lasarte-Oria eta Usurbil; laranjan Astigarraga eta Hernani; horian Urnieta.
Igo da Andoainen 127,81etik 168,17ra; Astigarragan 42,52tik 141,72ra; Hernanin 87,43tik 145,72ra; Lasarte-Orian 181,40tik 186,59ra. Usurbilek duela astebeteko 195,25eko intzidentziari eusten dio. Urnietan 145,82tik 81,01era murriztu da.
Hemen iragan aste osoko datuen berri:
-Andoain: 168,17 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,32. Azken 7 egunetan 13 kasu).
-Astigarraga: 141,72 (duela astebetekoarekin alderatuta: 3,33. Azken 7 egunetan 7 kasu).
-Hernani: 145,72 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,67. Azken 7 egunetan 16 kasu).
-Lasarte-Oria: 186,59 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,03. Azken 7 egunetan 13 kasu).
-Urnieta: 81,01 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,56. Azken 7 egunetan 2 kasu).
-Usurbil: 195,25 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,00. Azken 7 egunetan 4 kasu).
Gipuzkoa eremu laranjan
Eremu laranjan da hirugarren astez Gipuzkoa; 127,70etik 131,17ra hazi da intzidentzia azken astean. Azken 7 egunotan 427 kasu berri hauteman zituzten, 516 aurrekoan. Gipuzkoako mapa modu honetan da: 29 eremu gorrian (duela astebete baino 5 gehiago), 17 laranjan (aurreko astean baino 2 gehiago), 13 horian (duela astebete baino 4 gehiago), eta 29 berdean (aurreko astean baino 11 gutxiago).
102 kasu detektatu dituzte azken 24 orduotan (90 azaroaren 20an) eta 1.556 kasu azken aste osoan (1.646 kasu azaroaren 14tik 20ra) EAE-n. Haietatik 836, 60 urtetik gorakoen artean. Positibotasuna %8,7koa izan da azken 24 orduotan (%7,9koa azaroaren 20an), iragan astean zehar %16 ingurukoa ere izatera heldu zen.
140,80tik 146,00ra hazi da 14 eguneko intzidentzia, 4tik 3ra gutxitu da ZIU-n dauden herritarren kopurua. Ospitaleratu kopurua ere 202tik 220ra hazi da azken astean. Azken astean 10 pertsona hil dira covid19-ak jota EAE-n, aurrekoan baino bi gehiago. Pandemian EAE-n hildakoak guztira 8.161 (+31) izan dira, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren arabera.
Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 0.98an da egun.
Informazio gehiago hemen: covid19