Azaroa Liburutegian

"Mendiko gaitza" eta bere egile Idoia Garzes, gaurko gonbidatua liburutegian

Noaua Aldizkaria 2022ko aza. 30a, 08:00

Azaroa Liburutegian zikloa borobiltzeko solasaldia azaroaren 30ean. Abenduan gaztetxoenei zuzenduriko ekintza sorta iragarri dute Sutegitik.

Urte amaiera honi begira ekintzok antolatu ditu Sutegi udal liburutegiak.

AZAROA ETA ABENDUA LIBURUTEGIAN

Azaroak 30, asteazkena

19:00
Euskarazko irakurketa-topaketa Idoia Garzes idazlearekin. Bere "Mendiko gaitza" (Elkar) liburua hartuko dute ahotan. Idazlea bertan izango da. Liburuaren aleak eskuragarri dituzue liburutegian.

Abenduak 16, asteazkena
18:00
Eskulan tailerra Zorione Mendezen eskutik, 8-10 urteko haurrentzat.

Abenduak 20, asteartea
18:00 Irakurketa-solasaldia Yolanda Arrietarekin. LH 3-4 mailakoentzat. Juan Kruz Igerabideren "Euskal Herrietako ipuin gaiztoak" hartuko dituzte ahotan.

Abenduak 23, ostirala
11:00
Irakurketa-solasaldiak Yolanda Arrietarekin. LH 5-6 mailakoentzat. Yolanda Arrietaren "Nitaz ahaztu dira" liburua hartuko dute ahotan.

Oharra: izen-ematea aurrez liburutegian eta bertan liburuak eskuragarri.
Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia.