Hurbilagoren bonuak Potxoenean eskuratzeko azken aukera gaur

Noaua Aldizkaria 2022ko aza. 30a, 08:23

Hurbilagoren erosketetako bonuak aurrez aurre eskuratzeko azken eguna gaur Potxoenean.

Bi bonu mota eskuratu ahalko dira: 7 euroren truke 10 euroko bonua eta 20 euroren truke 30 eurokoa. "Bonu hauek eskuragarri egongo dira diru-poltsa amaitu arte edota abendua amaitu bitarte". Online ere erosi daitezke, gertuago.eus atarian.

Webgune berean sartuta eman daiteke izena abenduaren 2ra arte, 650 Usurbil Bizi Otarrean parte hartzeko. Deialdia herriko ekoizle eta sortzaileei zuzendua dago. Haien guztien produktuekin osatu nahi dira, bestelako turismo eredua sustatzeko herri hau bideratzen ari den apustuaren testuinguruan, abenduaren 31n zozketatuko diren otarrok. Atari honetan sartuta, gertuago.eus webgunean dituzue deialdi honetan parte hartzeko bete beharreko baldintzei buruzko xehetasunak.

Udazkeneko Azokaren bezperatarako iragarritako ekimenak dira honako hauek. Iaz azaroa amaieran ospatu zen hitzordua bueltan datorkigu, aurten, igande honetan, abenduaren 4an girotze ekitaldi ezberdinen bueltan. Abendua azokarekin hasi eta 2022a bi urteko etenaldiaren ostean, herri merkataritza eta ostalataritza bizirik eustearen alde korrika eginez agurtzeko aukera izango dugu. Hurbilago San Silbestre lasterketa, abenduaren 31n.


HURBILAGOREN DEIALDIAK
Abenduaren 2ra arte
Herriko ekoizle eta sortzaileen produktuak 650 Usurbil Bizi otarrean biltzeko deialdia. Hurbilagoren dendetan egindako 10 euroko erosketa bakoitzeko txartel bana jasoko da otarron zozketan parte hartzeko. Zozketa, abenduaren 31ko Hurbilago San Silbestre lasterketa amaitu ostean.
Izen-ematea: gertuago.eus
.
Azaroak 30, asteazkena
16:00-18:00 Hurbilagoren bonu banaketa Potxoenean.

Abenduak 4, igandea
11:00-14:00 Hurbilagoren Azoka Dema plazan.
Egitaraua:
-Partehartzaileak: Lizardi, Marije, Otar Goxo, Ione Iruretagoiena, Kool Studio, Ama eta biok, Kaori Hamarratz, Urluma, Gigil, Mikka Pika, Tilin Talan, SendaGaia, Amlu, Hyle Zizka Mizka, Jose Ramon, Errasti Ogia, Suma Flowers, Puochinah, Koloreztatu Berexi Art, La Marieta Tea, Amesgile, Krysia.
-11:00-14:00 Umeentzat tailerrak.
-
12:00 Amesgile Argitaletxearen ipuin kontaketa.
-Zizkamizka eta Berexi Artekin sorkuntza tailer irekiak.

Abenduak 31, larunbata
17:00 Hurbilago San Silbestre lasterketa.
Lasterketa amaieran, 650 Usurbil Bizi otarren zozketa.

Antolatzailea: Hurbilago Elkartea.