HAPO-aren aurkezpena gaur Zubietan, udal aurrekontuena Aginagan

Noaua Aldizkaria 2022ko aza. 30a, 08:36

Udal gobernu taldearen aurkezpen saio bana gaur Aginagan eta Zubietan.

Zubietan urtarrilaren 31ra arte alegazio epean den Hiria Antolatzeko Plan Orokorra aurkeztuko dute. Gai honi lotutako informazioa biltzen duen erakusketa ere ikusgai jarriko dute abenduaren 6ra arte.

Urrian hasieraz onartu zuten dokumentua, zortzi urteko lanketa luzearen emaitza da. Tarte horretan, parte hartze prozesu anitz egin zituzten, tartean Zubietan bertan 2020ko udazkenean, "Guk Zubietan zer?" izenekoa. Prozesu hartan zubietarrek eginiko ekarpenak gero Usurbilgo HAPO-an txertatuko zirela eta plangintza honek "hurrengo 10-15 urterako Usurbil marraztuko du", Udalak iragarri zuenez. Zubietako Herri Batzarrak eta Usurbil zein Donostiako Udalek esku hartu zuten prozesu hartan.

Udal aurrekontuen aurkezpenak
Aginagan bestalde, datorren urterako udal gobernu taldeak landu dituen udal aurrekontu proposamenak aurkeztuko dituzte. udal aurrekontuen nondik norakoen berri jasotzeaz gain, ekarpenak egiteko aukera izango dute norbanako nahiz eragileek. Gainera, tokian tokiko gaiei ere helduko zaie saio hauetan. "Zatoz 2023ko aurrekontu proposamenak ezagutzera!", luzatu dute gonbita. Udal gobernu taldearen aurkezpen erronda azken txanpan murgildu da. Kalezarren egingo dute azken saioa bihar.


2023ko udal aurrekontuen aurkezpenak
Azaroak 30, asteazkena
18:30 Aginagako Eliza Zaharra

Abenduak 1, osteguna
18:30 Kalezar (Haur Eskolan)

Zehaztasunak:
datorren urteko udal aurrekontuen proposamena ezagutzeko bilera erronda. "Zatoz 2023ko aurrekontu proposamenak ezagutzera!".
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.


Aurkezpen eta erakusketak
Aurkezpenak
Azaroak 30, asteazkena
18:00
Zubietako Kaxkapen.

Erakusketak:
-Azaroak 30-abenduak 6: Zubietako Kaxkape.
-Abenduak 7-31: Sutegi.

Arkitektoarekin hitzorduak
Azaroan eta urtarrilean
-Astelehen arratsaldeak: 17:00-19:00.
-Astearte goizak: 9:00-13:00.
Hitzordua eskatu aurrez: 943 371 951.

Antolatzailea: Usurbilgo Udala.