Udalbatzarra

Mankomunitatea baliabidez hornitzeko eskaera

Noaua Aldizkaria 2022ko aza. 30a, 09:10

Beterri Buruntza mankomunitateak eskuartean dituen proiektuak garatzeko lan taldea indartzeko eskaera egin zuen udalbatzak iragan asteko osoko bilkuran.

Iragan astean egin zuten osoko bilkuran gai-zerrendan iragarria ez zegoen presazko gai bat ere bozkatu zuten; Beterri Buruntza mankomunitate sortu berriari lotutakoa. Azaroa hasieratik idazkari eta kontuhartzailea lanean dabiltza, baina “beste langilerik ez du”. Presazkoa da lan taldea osatzea, nahikoa baliabide ez baititu egun mankomunitateak udal gobernu taldetik ohartarazi zuten moduan, tokiko enplegu programen garapenerako. Eta egitasmo hauei lotuta jasotako dirulaguntzak ez galtzeko ezinbestekoa dute baliabidez hornitzea. Esaterako, brigdarako berriki egin den kontratazio deialdiak gauzatua egon behar du urte amaierarako. Langileak kontratatzeko proposamena egitekoa da egunotan udal gobernu taldea mankomunitateko buruei.

Udal brigaradako kontratazioa
Bost hilabeterako lau langile kontratatuko ditu Usurbilgo Udalak, brigadan aritzeko. Beterri-Buruntzako enplegu planaren baitan, lanaldi osoan jardungo dira lau langileak abenduan hasi eta maiatzera arte. Lau langileetatik bi emakumezkoak izango dira.

Deialdian izen-emateko epea azaroaren 14an zabaldu zuten, hautagai kopurua nahikoa osatu arte izan zuten irekia. "Lanbiden lan eskatzaile gisa izena emanda egotea, Usurbilen erroldatuta egotea eta 2021ean programa honen edo gazte enpleguko programaren onuradun ez izatea", baldintza hauek bete beharrst zituzten hautagaiek.