Eskulan tailerra liburutegian abenduaren 16an

Noaua Aldizkaria 2022ko abe. 1a, 08:30

Sutegi Udal Liburutegiak azken proposamena luzatu du urtea agurtzeko. Eskulan tailerra proposatu dute 8-12 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzat Zorione Mendezen gidaritzapean. Abenduaren 16an izango da hori, ostiralean, 6etan hasita. Aldez aurretik izena ematea ezinbestekoa izango da liburutegian bertan, plazak mugatuak baitira.

Haur eta gaztetxoei zuzenduriko ekitaldi zikloa antolatu du Sutegi udal liburutegiak abendurako. Belaunaldi honetan ere irakurzaletasuna sustatzeko lehen aldiz, irakurketa-solasaldiak antolatu dituzte Yolanda Arrietarekin. Aurretik, herrikide dugun beste sortzaile baten eskutik eskulan tailerra. 

ABENDUA ERE LIBURUTEGIAN
Abenduak 16, asteazkena
18:00
Eskulan tailerra Zorione Mendezen eskutik, 8-10 urteko haurrentzat.

Abenduak 20, asteartea
18:00 Irakurketa-solasaldia Yolanda Arrietarekin. LH 3-4 mailakoentzat. Juan Kruz Igerabideren "Euskal Herrietako ipuin gaiztoak" hartuko dituzte ahotan.

Abenduak 23, ostirala
11:00
Irakurketa-solasaldiak Yolanda Arrietarekin. LH 5-6 mailakoentzat. Yolanda Arrietaren "Nitaz ahaztu dira" liburua hartuko dute ahotan.

Oharra: izen-ematea aurrez liburutegian eta bertan liburuak eskuragarri.
Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia.