San Tomas Azokako txapelketetan izen-emateko epea zabalik

Noaua Aldizkaria 2022ko abe. 1a, 11:53

Zabaldu berri du NOAUA! Kultur Elkarteak abenduaren 18ko San Tomas Azokari begirako babarrun eta sagardo txapelketetan izen-emateko epea.

Hemen dituzue txapelketa hauetan parte hartzeko kontuan hartu beharreko xehetasunak.

SAN TOMAS AZOKAKO BABARRUN ETA SAGARDO TXAPELKETAK
Izen ematea
Abenduaren 1, 2, 12, 13 eta 14an NOAUA!ko egoitzan. Ordutegia: 8:00-13:00/16:30-18:30. 

Sagardo lehiaketa
Sagardoa etxean egiten duten usurbildarrek parte hartu ahal izango dute. Sagardotegiek ezingo dute parte hartu.
Partaide bakoitzak 8 botila ekarri beharko ditu, eta botila bakoitzeko 1,5 euro ordainduko zaio.

Babarrun lehiaketa
Partaide bakoitzak kilo bat babarrun ekarri behar du eta 12 euro ordainduko zaio.
Ezaugarri hauek hartuko dira kontuan:
-Itxura: osorik edo hautsita dagoen, zimurrak...
-Kolorea: zenbat eta beltzagoa orduan eta hobeagoa.
-Berdintasuna: tamainaz, kolorez... elkarren berdinak izatea.
-Dizdira: berezko dizdira beste edozein produkturekin (olio, abrilantadore...) estali edo aldatua izaten bada lehiaketatik kanpo geratuko da.
-Garbitasuna: partikula arrotzik ez izatea.

Sagardo/babarrun txapelketen sariak
1. saria 150 euro eta txapela.
2. saria: 90 euro eta kopa.
3. saria: 50 euro.

Informazio gehiago:
943 360 321
NOAUA! K.E.-ren egoitza