Igandeko Udazkeneko Azokaren atarian, "650 Usurbil Bizi" otarrean parte hartzeko azken eguna

Noaua Aldizkaria 2022ko abe. 2a, 11:25

"650 Usurbil Bizi" otarrean parte hartzeko deia egin diete herriko sortzaile eta ekoizleei, igandean ospatuko den Udazkeneko Azokaren bezperatan.

Herriko ekoizle nahiz sortzaileen produktuez hornituriko 100 otar banatuko dituzte abenduaren 31ko Hurbilago San Silbestre lasterketaren amaieran. Bezperan egingo dute zozketa. Otar hauetan parte hartzeko herrian erostea da egin beharko den gauza bakarra. 10 euroko erosketa bale bakoitzeko zozketarako txartel bat jaso ahalko da.

Aurrez ordea, otar hau produktuez hornitzeko deia egin diete herriko sortzaile eta ekoizleei. Ostiral hau, abenduaren 2a dute, izen-emateko azken eguna gertuago.eus atarian. Formulario bat bete behar da.

Otarren egitasmo honetan parte hartzeko deia, Hurbilago elkarteak iganderako antolatu duen Udazkeneko Azoka girotuaren bezperatan dator.


HURBILAGOREN DEIALDIAK
Abenduaren 2ra arte
Herriko ekoizle eta sortzaileen produktuak 650 Usurbil Bizi otarrean biltzeko deialdia. Zozketa abenduaren 30ean egingo da. Otarren banaketa, Hurbilago San Silbestre lasterketa amaitu ostean.
Izen-ematea: gertuago.eus

Abenduak 4, igandea
11:00-14:00 Hurbilagoren Azoka Dema plazan.
Egitaraua:
-Partehartzaileak: Lizardi, Marije, Otar Goxo, Ione Iruretagoiena, Kool Studio, Ama eta biok, Kaori Hamarratz, Urluma, Gigil, Mikka Pika, Tilin Talan, SendaGaia, Amlu, Hyle Zizka Mizka, Jose Ramon, Errasti Ogia, Suma Flowers, Puochinah, Koloreztatu Berexi Art, La Marieta Tea, Amesgile, Krysia.
-11:00-14:00 Umeentzat tailerrak.
-
12:00 Amesgile Argitaletxearen ipuin kontaketa.
-Zizkamizka eta Berexi Artekin sorkuntza tailer irekiak.

Abenduak 31, larunbata
17:00 Hurbilago San Silbestre lasterketa.
Lasterketa amaieran, oparien banaketa parte hartzaileen artean eta 650 Usurbil Bizi otarren banaketa (zozketa bezperan, abenduaren 30ean).
Antolatzailea: Hurbilago Elkartea.