Andatzako indusketa lanak denen eskura

Noaua Aldizkaria 2022ko abe. 2a, 10:43

Andatzan azken bi urteotan egindako indusketa lanen berri eman dute bart Sutegin. Irigaienen, Txangostan eta Andatz III izena duten eremuetan ibili dira lanean Aranzadi zientzia elkartea eta baita hainbat herritar ere. Denen artean egin dute aurkezpena.