Usurbilgo herrikide belaunaldi gazteenak euskaraz ikasteko aukera du herria bertan. Euskaraz bizitzeko hamaika ekimen aisialdi eremuan. Baina nabarmentzekoa da, eremu honetan beste hizkuntzen eragina ere, batez ere teknologia berrien bidez jasotzen dituzten edukietan. Ikus-entzunezkoen kontsumoaren inguruko ikerketa egin du Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA).
Azterlan honetan parte hartu dute mankomunitateko kide diren udalerriek, tartean Usurbilek. Herri honen kasuan, Udarregi Ikastolak, baita Aginagako eta Zubietako eskolek ere. LH 4-6 mailetako ikasleen baliozko 102 galdetegi bildu dituzte, 243 DBH-n eta Batxilergoan. 10-18 urte arteko gazteek parte hartu dute inkesta honetan. Behaketa lana egin den udalerri euskaldunetan, 11.600ek guztira.
Euskarak presentzia nabarmenagoa LHkoen artean
Nabarmentzeko moduko datu bat baino gehiago dago segidan datozen zenbakietan. Lehen hizkuntza euskara duen belaunaldi gazteenak beste hizkuntzen eragin nabarmena jasotzen du egunerokoan kontsumitzen duten ikus-entzunezkoetan. Orain arteko belaunaldi euskaldunena izango da; euskaraz errazago moldatzen da %65 baino gehiago. Etxean, ikasgelan, ikasgelatik kanpo ikaskideekin daudenean, lagunekin, edota eskolaz kanpoko ekintzetan, %80 inguruk euskara hartzen dute ahotan. Txat-eatzen dutenean ere bai %72,5ak.
Baina aisialdian, ikus-entzunezkoak zer hizkuntzetan kontsumitzen dituzten, beste kontu bat da. Bideo jokoetan esaterako; erdia baino gehiago gaztelaniazkoekin jolasten da. Musikan Lehen Hezkuntzan %32,3ak beti edo batez ere euskaraz entzuten du musika; BH-n ez, %9,5ak baino ez beti edo batez ere euskaraz. Adin tarte horretan, 51,1ak beste hizkuntzetan.
Telebistan LH-koen %52,9ak ETB1 (euskaraz) eta Clan (erdaraz) ikusi zituen inkesta egin aurreko egunetan; BH-koen kasuan, %29,6ak ETB1, %21,8ak FDF. %70ek baino gehiagok plataformako edukiak nagusiki erdaraz kontsumitzen ditu. Bistan denez, beraz, LH-n oraindik ikus-entzunezko gehiago jasotzen dituzte euskaraz, Bigarren Hezkuntzan baino.
Erdaraz gehiago sortzen da
Sare sozialen erabilera ere aztertu dute. Orohar, Youtube da plataforma erabiliena gazteen %80 ingururentzat. BH-n Whatsapp-a da nagusi halere (%86,8), Instagram-a (%69,1) eta Tiktok-a (%66,3). Askoz baxuagoa da sareon erabilera LH-ko ikasleen artean, %36,3a Tiktok-a, edota %31,4ak Whatsapp-a baliatzen du.
Sare sozialen unibertso zabaletik, hedapen handieneko lau hautatu dituzte azterlan honetarako: Instagram, Youtube, Twitch eta TikTok. Erabiliena Youtube izanik, ia %60ak batez ere gaztelaniaz kontsumitzen ditu plataforma horretako edukiak. Batez ere gaztelaniaz BH-ko ikasleen %25,1ak eta LH-koen %18,6ak batez ere gaztelaniaz Twitch-en. Aldiz, %2,9ak batez ere euskaraz LH-n, eta inork ez BH-n hizkuntza berean. Tiktok-en ere berdin; ikusitako edukien %41,2ak batez ere gaztelaniaz kontsumitzen dute BH-n, %0,4ak batez ere euskaraz; %25,5ak batez ere gaztelaniaz eta %4,9ak batez ere euskaraz LH-koen kasuan.
Ikusi edo entzundako edukiak ze hizkuntetan jaso eragina badu. Sortutako edukiak ze hizkuntzetan partekatzen dituzten ere galdetu zaie. Instagram baliatzen dutenen kasuan, BH-n gehienek, %25,5ak beti edo gehienbat euskara baliatzen dute. Twitch-en %23,5ak gaztelaniaz, %2,5ak batez ere euskaraz. Tiktok-en LH-koen kasuan %12,7ak batez ere gaztelaniaz eta %5,9ak batez ere euskaraz; BH-n %6,6ak batez ere gaztelaniaz eta %1,2ak batez ere euskaraz.
UEMA-ren INKESTAKO EMAITZAK
Lehen hizkuntza
LH: %79,4ak euskara, %9,8ak euskara eta gaztelania, %7,8ak gaztelania eta %2,9ak beste hizkuntza bat.
BH: %66,3ak euskara, %21ak euskara eta gaztelania, %11,9ak gaztelania eta %0,8ak beste bat.
Zein hizkuntatan aritzen den errazago
LH: %76,5ak euskaraz errazago, %9,8ak euskaraz edo gaztelaniaz berdin, %13,7ak gaztelaniaz errazago.
BH: %65,4ak euskaraz errazago, %19,8ak euskaraz edo gaztelaniaz errazago, %14,8ak gaztelaniaz errazago.
Euskara ohiko erabilera eremuka
LH: %82,6koa etxean, %83,6koa ikasgelan, %78,2koa ikaskideak gelatik kanpo daudenean, %79,7koa lagunen artean eta %80,6koa eskolaz kanpoko ekintzetan.
BH: %74,8koa etxean, %88,5ekoa ikasgelan, %82,1ekoa ikaskideak gelatik kanpo daudenean, %81ekoa lagunen artean eta %79,2koa eskolaz kanpoko ekintzetan.
Euskararen erabilera txatetan
BH: %67,5ekoa etxekoekin, %78,4koa ikaskideekin eta %69,2koa lagunekin.
LH: %72,5 euskaraz aritzen da, %5,9 euskaraz eta erdaraz, %1 gaztelaniaz, %1 beste hizkuntza batean eta %19,6 txatean ez da ibiltzen.
Sakelako telefonoaren erabilera
LH: ikasleen %24,5ak bere telefonoa du, %42,2ak gurasoena erabiltzen du eta %33,3ak ez du erabiltzen.
Telebista (azken 3 eguneatan ikusitako kateak):
LH: %52,9ak ETB1 eta Clan, %26,5ak euskarazko toki telebistak, %17,6k Boing, %14,7ak ETB2 eta Disney, %12,7k Telecinco, %11,8k Neox, %10,8ak FDF eta Energy... %4,9ak batere ez.
BH: %29,6ak ETB1, %21,8k FDF, %19,8ak Telecinco, %16ak Neox, %14,8ak Cuatro, %14ak Dmax, %13,6ak ETB2, %13,2ak Antena3, %11,5ak Energy, %7,4ak GolTV... %27,6k batere ez.
Plataformen kontsumoa
LH: %56,9ak Netflix, %29,4ak Amazon, %24,5ak Movistar+, %22,5ak Disney+ eta Nahieran,... %19,5ak batere ez.
BH: %65,4ak Netflix, %21,4ak Amazon, %18,1ak Movistar+, %12,8ak Nahieran, %11,1ak Disney+... %18,5ak batere ez.
Kontsumitutakoaren hizkuntza
LH: %21,6a euskaraz, %69,6a gaztelaniaz, %2,9a ingelesez, %1a beste hizkuntza batean eta %,4,9ak ez du ikusten.
BH: %3,7a euskaraz, %78,2a gaztelaniaz, %9,1a ingelesez, %5,8a beste hizkuntza batean eta %3,3ak ez du ikusten.
Erabilitako sare sozialak
LH: %79,4ak Youtube, %36,3ak Tik Tok-a, %31,4ak Whatsapp-a, %14,7ak Twitch-a, %9,8ak Instagram-a, %5,9ak Snapchat-a, %2,9ak Facebook-a eta Twitter-a, %1ak Telegram-a, Googlechat-a inork ez.
BH: %85,2ak Youtube, %86,8ak Whatsapp-a, %69,1ak Instagram-a, %66,3ak Tik Tok-a, %51,4ak Snapchat-a, %28,8ak Twitch-a, %18,5ak Twitter-a, %3,7ak Facebook-a, %3,3ak Telegram-a, Googlechat-a inork ez.
Instagram-en egunean zenbat denbora batez beste
LH: %75,5ak batere ez, %10,8ak 15 minutu baino gutxiago, %,6,9ak 30-60 minutu, %4,9ak 15-30 minutu, %2ak 1-2 ordu. 2 ordu baino gehiago inork ez.
BH: %29,6ak batere ez, %21,4ak 30-60 minutu, %12,8ak 15-30 minutu, %12,3ak 15 minutu baino gutxiago, %6,6ak 2 ordu baino gehiago, %2ak 1-2 ordu.
Instagraman jarritako edukien hizkuntza
LH: %90,2ak edukirik ez du igotzen, %3,9ak euskaraz beti, %2,9ak gaztelaniaz beti, %2ak euskaraz eta gaztelaniaz, %1ak gaztelaniaz gehien.
BH: %48,6ak edukirik ez du igotzen, “14,8ak euskaraz gehien, %10,7ak euskaraz beti, %9,1ak euskaraz eta gaztelaniaz, %7,8ak gaztelaniaz gehien, %5,3ak gaztelaniaz beti, %2,1ak beste hizkuntza batean gehienetan, %1,6ak beste hizkuntza batean beti.
Youtuben egunero zenbat denbora batez beste
LH: %25,5ak 30-60 minutu, %21,6ak 15 minutu baino gutxiago, %18,6ak 1-2 ordu, %17,6ak 15-30 minutu, %10,8ak batere ez, %,5,9ak 2 ordu baino gehiago.
BH: %26,7ak 15-30 minutu, %22,6ak 30-60 minutu, %16,5ak 1-2 ordu, %14,7ak 15 minutu baino gutxiago, %7,8ak batere ez, %7ak 2 ordu baino gehiago.
Youtuben kontsumitutakoren hizkuntza
LH: %54,9ak batez ere gaztelaniaz, %22,5ak berdintsu euskaraz eta gaztelaniaz, %10,8ak ez du Youtube erabiltzen, %4,9ak batez ere euskaraz, %2,9ak batez ere ingelesez eta berdintsu ingelesez zein gaztelaniaz, %1ak berdintsu euskaraz eta ingelesez.
BH: %58,8ak batez ere gaztelaniaz, %15,2ak berdintsu ingeles eta gaztelaniaz, %7,8ak batez ere ingelesez edo ez du Youtube erabiltzen, %5,3ak berdintsu euskaraz eta gaztelaniaz, %2,5ak batez ere euskaraz eta berdintsu euskaraz zein ingelesez.
Twitch-en zein hizkuntzatako kontuak jarraitzen dituzten
LH: %75,5ak ez du erabiltzen, %18,6ak batez ere gaztelaniaz, %2,9ak batez ere euskaraz, %2ak berdintsu euskaraz zein gaztelaniaz, %1ak batez ere ingelesez.
BH: %70,4ak ez du erabiltzen, %25,1ak batez ere gaztelaniaz, %2,9ak berdintsu ingelesez zein gaztelaniaz, %0,8ak batez ere ingelesez, %0,4ak berdintsu euskaraz zein gaztelaniaz eta berdintsu euskaraz zein ingelesez, inork ez batez ere euskaraz.
Twitchen zer hizkuntzatan argitaratzen duten
LH: %81,4ak ez du erabiltzen, %12,7ak batez ere gaztelaniaz, %2,9ak batez ere euskaraz, %2ak berdintsu euskaraz eta gaztelaniaz, %1ak batez ere ingelesez.
BH: %70,4ak ez du erabiltzen, %23,5ak batez ere gaztelaniaz, %2,9ak berdintsu ingelesez eta gaztelaniaz, %2,5ak batez ere euskaraz, %0,8ak berdintsu euskaraz eta gaztelaniaz.
Tiktok-en zenbat denbora eguneko batez beste
LH: %60,8ak batere ez, %16,7ak 15-30 minutu, %9,8ak 15 minutu baino gutxiago, %5,9ak 30-60 minutu, %3,9ak 2 ordu baino gehiago, %2,9ak 1-2 ordu.
BH: %30,9ak batere ez, %18,1ak 1-2 ordu, %17,7ak 30-60 minutu, %15,6ak 2 ordu baino gehiago, %11,5ak 15-30 minutu, %6,2ak 15 minutu baino gutxiago.
Tiktok-en ikusitako bideoen hizkuntza
LH: %61,8ak ez du erabiltzen, %25,5ak gaztelaniaz, %,5,9ak berdintsu euskaraz eta gaztelaniaz, %4,9ak batez ere euskaraz, %2ak berdintsu ingelesez zein gaztelaniaz.
BH: %41,9ak batez ere gaztelaniaz, %30,9ak ez du erabiltzen, %21,4ak berdintsu ingelesez zein gaztelaniaz, %3,7ak berdintsu euskaraz zein gaztelaniaz, %2,5ak batez ere ingelesez, %0,4ak batez ere euskaraz.
Tiktokera igotako bideoen hizkuntza
LH: %80,4ak ez du ezer igotzen, %12,7ak batez ere gaztelaniaz, %5,9ak batez ere euskaraz, %1ak batez ere ingelesez.
BH: %86,8ak ez du ezer igotzen, %6,6ak batez ere gaztelaniaz, %2,1ak berdintsu euskaraz zein gaztelaniaz, %1,6ak batez ere ingelesez edo berdintsu ingelesez zein gaztelaniaz, %1,2ak batez ere euskaraz.
Musika entzuteko erabilitako baliabideak
LH: %75,5ak Youtube, %45,1ak Spotify, %24,5ak diskoak, %15,7ak kontzertuak, %9,8ak Internetetik jaitsi, %2,9ak besterik.
BH: %84,8ak Spotify, %76,5ak Youtube, %12,8ak Internetetik jaitsi, %11,1ak kontzertuak, %10,7ak diskoak, %1,6ak besterik.
Musika entzuteko hizkuntza
LH: %38,2ak berdin euskaraz eta besteetan, %19,6ak batez ere euskaraz, %12,7ak beti euskaraz, %9,8ak batez ere gaztelaniaz, %6,9a beti gaztelaniaz edo batez ere beste hizkuntzetan, %5,9ak beti beste hizkuntzetan.
BH: %28,8ak batez ere beste hizkuntzetan, %24,3ak batez ere gaztelaniaz, %18,1ak berdin euskaraz eta besteetan, %11,9ak beti beste hizkuntzetan, %7,4ak batez ere euskaraz eta beti gaztelaniaz, %2,1ak beti euskaraz.
Bideo jokoetan zenbat denbora batez beste
LH: %26,4ak batere ez, %17,6ak 30-60 minutu, %16,7ak 15-30 minutu, %14,7ak 1-2 ordu eta 15 minutu baino gutxiago, %9,8ak 2 ordu baino gehiago.
BH: %38,7ak batere ez, %17,3ak 15-30 minutu, %14,4ak 30-60 minutu, %13,2ak 1-2 ordu, %9,9ak 15 minutu baino gutxiago, %6,6ak 2 ordu baino gehiago.
Bideo jokoen hizkuntza
LH: %60,8a gaztelaniaz, %26,4a bideo jokorik ez, %16,7a ingelesez, %9,8a euskaraz, %1a beste hizkuntzetan.
BH: %47,7a gaztelaniaz, %38,7a bideo jokorik ez, %12,8a ingelesez, %1,6a beste hizkuntzetan.
Iturria: UEMA.