Herri ordezkaritza zabala Durangoko Azokan

Noaua Aldizkaria 2022ko abe. 5a, 14:55

Asteazkenean hasi eta igandera bitarte luzatuko da Durangoko Azoka. Usurbildarren sinadura daramaten hainbat argitalpen topatuko dituzue bertako saltokietan. Ekitaldien agendan ere, herriko artisten deialdi ugari topatu ditugu. Artikulu honetan batu ditugu.

Abenduak 8, osteguna

12:30-12:55 / 17:30-17:55 / 19:00-19:25 Szenatokian (San Agustin Kultur Gunea): ‘Luze edo Motz’. Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai.

19:00-20:00 Mahaingurua Talaia-Landakogunean: “Euskal irudigileon papera XXI. mendean”. Parte hartzaileak: Joseba Larratxe “Josevisky” mahai inguruko gidaria izango da, Eider Eibar eta Unai Gaztelumendi gonbidatuak.

 

Abenduak 10, larunbata

14:30-15:00 “Ni ez naiz Mikel Laboa” liburu aurkezpena Talaia-Landakogunean. Egileak: Unai Iturriaga, Harkaitz Cano eta Joseba Larratxe.

15:40-16:10 Peru Galbeteren “Beiratu” disko aurkezpena Ahotsenea-Musika-Plateruenan (Ahotsenea Zuzenekoak).

18:00-18:30 “Ilargiaren Egutegia 2023” (Argia) aurkezpena Jakoba Errekondorekin, Talaia-Landakogunean. Oharra: Jakoba Errekondo egunero egongo da sinatzeko prest, abenduaren 7tik 11ra, 10:30-20:00 artean.

 

Abenduak 11, igandea

11:00-11:30 “Ilargia eta landareak” liburu aurkezpena Jakoba Errekondorekin, Talaia-Landakogunean.

13:00-14:00 “Kultura bai, baina ez” mahaingurua Talaia-Landakogunean. Hizlariak: Joseba Tapia musikaria, Yolanda Arrieta idazlea, Unai Iturriaga irudigile eta bertsolaria. Moderatzailea: Amagoia Gurrutxaga (kazetaria eta Lanartearen koordinatzailea).

19:30-20:00 “Bukatu da!” ikuskizuna Idoia Torregarai eta Mirari Martiarenarekin Talaia Landakogunean. Zehaztasunak: “Amaierako ekitaldi honetan Durangoko Azokan zehar jasotako gertakizun nabarmenenen laburpena egingo dute, umorez”.

 

Argazkia, artxibokoa. Egilea: Durangoko Azoka.