Jaialdi honek Akordeoia ikasten ari diren gazte eta gaztetxoen instrumentuarekiko zaletasuna sustatzea du helburu. Jendaurrean akordeoi jotzeko bizipena izatea du helburu nagusitzat, eta bakarkako eta ganbara musikako mailak hartzen ditu bere baitan Jaialdiak. Intzak 29 puntu lortuta irabazi zuen zilarrezko domina, eta derrigorrezko obra jotzeaz gain, herrikoia den Andre Madalen fandangoa ere jo zuen.