Errausketaren aurkako aldarria egin dute Buruntzaldeako Ernai eta GuraSOSek

Noaua Aldizkaria 2022ko abe. 9a, 21:13

Buruntzaldeako Ernaik Borroka Astearen barnean, azken ekitaldia izan dute Usurbilen “Errausketarik ez!”. GuraSOSen hitzaldia arduratu da ekitaldi hau aurrera eramateaz. Erraustegiaren gaineko datuak, hartutako erabaki politikoak eta gizartean izan duen eragina izan dituzte hizpide Potxoenean elkartutakoek.