Kpop erakustaldia egin dute Sutegin

Noaua Aldizkaria 2022ko abe. 11a, 19:42

Kpop erakustaldia egin dute Sutegin gaur arratsaldean Zarauzko Kpop taldeko kideek. Taldea inguruko herrietako gazteez osatuta dago, eta tartean bada usurbildarrik ere. Korean sorterria duen musika mota honek geroz eta jarraitzaile gehiago ditu, eta hori erakutsi nahi izan dute gaur Sutegin.