Pilota Egokituko Espainiako 2. Txapelketaren finalerako sailkatu da Beñat Lizaso usurbildarra. Igande honetan, abenduaren 18an, jokatuko du partida eguerdiko 12:00etan hasita Iruñeako Labrit pilotalekuan, binaka, Basauriko Gaizka Fernandezekin gurpildun aulkiko gomazko paleta modalitatean. Joseba Lasa eta Edorta de Anta nafarrekin lehiatuko dira. Pagazpetik ohartarazi dutenez, finala zuzenean ikusi ahalko da laligasport.tv aplikaziotik.
Sei bikotek parte hartu duten txapelketaren final honen atariko neurketa abenduaren 4an jokatu zuen Eibarko Astelena pilotalekuan. Pagazpe elkarteko hiru kideek parte hartu zuten: Lizasok berak, German Elkorok eta Aingeru Semperenak. Elkorok eta Semperenak binaka.