"Europa Sutan?" hitzaldia gaur

Noaua Aldizkaria 2022ko abe. 13a, 07:27

Adrian Zelaiaren eskutik, gaur 19:00etan Potxoenean.

Hitzaldia astearte honetan, abenduaren 13an iluntzeko 19:00etan Potxoenean; “Europa sutan? Egoera sozio-ekonomikoaren erronkak” hizpide Adrian Zelaiarekin. “Inflazioa, lansariak, pentsioak eta gordailuak”. Adrian Zelaia Ekai Center-eko zuzendaria eta ekonomia aplikatuko irakaslea da EHUn.

Urte hasieran gure artean izan zen Zelaia. Orduko hartan, Udarregi Ikastolako jangelan Europako finantzen egituraketa ahotan hartu eta zalantzan jarri zuen.