Garaipen eta dominaz josia judo kluba

Noaua Aldizkaria 2022ko abe. 13a, 08:00

Argazkia: Usurbil Judo Kluba.

Hainbat domina eta txapelketa irabazi ditu Usurbil Judo Klubak amaitzear den urte honetan ere.

Usurbil Judo Kluba alebinen Gipuzkoako taldekako txapelketan nagusitu da. Hondarribiako Jostaldi pilotalekuan parte hartu zuten 16 taldeen artean nagusitu ziren Aiur Belaustegi (-31 kg), Arnau Ruiz (-34 kg), Anetz Larrarte (-38 kg), Eñaut Agirreurreta (-41 kg), Beñat Algorta (-47 kg), Peru Arrizabalaga (-52 kg) eta Inar Arrillaga (+52 kg).

Jarraian, “8 taldek hartu zuten parte” eta hor ere Usurbil nagusitu zen, judo klubetik aditzera eman dutenez. “Legazpiren aurka 3 eta 2” irabazi zuten Eneko Rodriguezek (-46 kg), Danel Urrozek (-50 kg), Adei Salcedok (-60kg) eta Aner Altunak (+60 kg). Emaitza hauez gain, domina askoz gehiago irabazi dituzte. “Gipuzkoan 23 domina eta Espainiako txapelketetan 15 domina lortu ditugu. Zorionak denei”, adierazi diete judo klubetik.