Abendua liburutegian

Gaztetxoei zuzenduriko tailer eta solasaldiak liburutegian

Noaua Aldizkaria 2022ko abenduaren 13a

Abenduan ere ekitaldi zikloa iragarri dute Sutegi udal liburutegian, gaztetxoei zuzenduriko saioak oraingo honetan.

Usurbilgo bi sortzaileren eskutik, eskulan tailerra eta irakurketa-solasaldiak antolatu dituzte Sutegi udal liburutegian abenduaren 16an hasi eta hilaren 23ra arte.

Abendua liburutegian
Abenduak 16, asteazkena
18:00
Eskulan tailerra Zorione Mendezen eskutik, 8-12 urteko haurrentzat.

Abenduak 20, asteartea
18:00 Irakurketa-solasaldia Yolanda Arrietarekin. LH 3-4 mailakoentzat. Juan Kruz Igerabideren "Euskal Herrietako ipuin gaiztoak" hartuko dituzte ahotan.

Abenduak 23, ostirala
11:00
Irakurketa-solasaldiak Yolanda Arrietarekin. LH 5-6 mailakoentzat. Yolanda Arrietaren "Nitaz ahaztu dira" liburua hartuko dute ahotan.

Oharra: izen-ematea aurrez liburutegian eta bertan liburuak eskuragarri.
Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia.