Urtea agurtzeko, Herri Topaketak

Noaua Aldizkaria 2022ko abe. 14a, 10:19

Usurbilgo Ernaik, Sortuk eta Aitzaga elkarteak ekimen zikloa iragarri dute urte amaierarako. 

Zikloari larunbatean, abenduaren 17an Aitzaga elkartean ospatuko den mus txapelketarekin ekingo diote.


Herri Topaketak
Abenduak 17, larunbata
16:00 Mus txapelketa Aitzaga elkartean eta Hatortxu Rock Atarrabian.
Izen-ematea: 16:00-16:30. Bikoteko 20 euro.
Sariak:
1-Txapelak, mariskada, 4 txuleta, 2 botila Pierola, Magnum.
2-Afaria 2 lagunentzako Iruin sagardotegian, 2 txuleta, 2 kilo babarrun, sagardo kaxa.
3-2 txuleta, 2 kilo babarrun, sagardo kaxa, likore lotea.
4-2 txuleta, kilo bat babarrun, likore lotea.

Abenduak 27, asteartea
Ernai eta Ikamaren topaketa:
11:30 "Hezkuntza eta osasun mentala" mahaingurua Gazte Lokalean.
16:30 "Sexualitatea deseraikitzen" tailerra Gazte lokalean.
18:30 Poteo olinpiadak Aitzagatik.
21:00 Afaria Aitzagan.

Abenduak 28, asteazkena
18:00 Mahaingurua Sutegin: "Ingurumena, ekologismoa eta energia. Zein eredu nahi dugu Usurbilen?".
Hizlariak: Mikel Otero, Alazne Arruti eta herri mugimenduko kide bat.

Abenduak 29, osteguna
19:00 "Bi arnas" proiektuaren aurkezpena eta dokumentalaren proiekzioa Sutegin.

Abenduak 30, ostirala
19:00 "Egia bide, askatasuna amets" ekitaldia frontoian.

Abenduak 31, larunbata
20:00 Preso, iheslari eta deportatuen aldeko topa berezia Dema plazan.

Urtarrilak 7, larunbata
17:00 "Etxera bidea gertu" Sareren manifestazioa Bilboko La Casillatik.
Autobus zerbitzua Usurbildik. 

Antolatzaileak: Ernai, Aitzaga elkartea eta Usurbilgo Sortu.