"Orkestra Lurtarra" igandean, NOAUA! K.E.-ren eskutik

Noaua Aldizkaria 2022ko abe. 14a, 08:00

Harkaitz Canoren izenburu bereko liburuan oinarrituriko ikus-entzunezkoa proiektatuko du NOAUA! Kultur Elkarteak abenduaren 18an Sutegin.

Hitzordu bikoitza NOAUA! Kultur Elkartearekin igande honetan, abenduaren 18an. San Tomas Azokarekin batera, "Orkestra Lurtarra" film proiekzioa.

"Orkestra lurtarra"
Eguna: abenduak 18, igandea.
Ordua:
17:00.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Sinopsia: "Bizitzan ezer ez da erraza ezta bat-batekoa, baina aldi berean asko dauka ospatzeko. Hori oso ondo ikasi dute Orkestra Lurtarra arrakastara… edo ez… eramango duten musikariek.  Filmeko pertsonaiek eta hauek arrakasta horren bilaketan biziko dituzten hartu-emanek gizartea ezinhobeto erretratatzen dute: Manu ameslaria, Salegi bizizale eta harroa, Perfumetti anai erromantikoak, Aldika orojakilea, Osoki bihurri eta egoskorra, Presidente izeneko ahuntza… Filma Euskadi Saria irabazi zuen Harkaitz Canoren ‘Orkestra Lurtarra’ liburuan oinarrituta dago, baina bestelako tratamendua egin diote musikalki eta baita istorioan ere, garaikideago eta ganberroago bihurtuta. Joseba Poncek idatzi du musika guztia eta Harkaitz Canok berak eta Eneko Olasagastik josi dute gidoia. Imanol Zinkunegi eta Joseba Ponce dira fimaren zuzendariak".
Sarrera: 3€. Sarrera-kopurua mugatua da. Sarrerak, aldez aurretik, usurbilkultura.eus bidez.
Antolatzailea: NOAUA! K.E.