Zaintza ekosistema eredu propioa eraikitzeko herri hau jorratzen ari den bidearen baitan, azaroan abiatu zen hitzaldi zikloak segida izango du ostegunean. “Zer dira zaintzen duten herriak? Egunerokotasuna erdigunean jartzeko hirigintza” mahai ingurua antolatu dute ostegun honetan, abenduaren 15ean 18:00etan Potxoenean. Emagin elkarteak eta Usurbilgo Udalak antolaturiko saioak hizlariok bilduko ditu: Oihane Ruiz arkitektoa, Col·lectiu Punt 6 kooperatiba eta Nora Erdozia Usurbilgo Udaleko arkitektoa.
Zaintza ekosistema berri bat eraikitzeko orain arte jorraturiko lanketa bidea herriarekin partekatu eta herritarren ekarpenak biltzeko ekimen zikloaren baitan dago kokatua hitzaldi hau, azaroan egin zutena eta urtarrilerako aurreikusia dutena. Azaroaren 19an Zaintza Azoka jardunaldi eguna egin zuten baita.
Zaintzari lotutako hitzaldi zikloa
Abenduak 15, osteguna
18:00 "Zer dira zaintzen duten herriak?" hitzaldia.
Hizlariak: Oihane Ruiz arkitektoa, Col-lectiu Punt 6 eta Nora Erdozia Usurbilgo Udaleko arkitektoa.
Zehaztasunak: "Gure herrien antolaketari erreparatu nahi diegu. Askotan merkatuen mesedetan daude antolatuak, ez egunerokotasunak sortzen dituen beharren mesedetan. Hitzaldi honetan zainduak sentitzeko zer behar dugun, horri buruz ariko gara". Usurbilek gai honetan egindako ibilbidea ezagutzeko aukera egongo da besteak beste.
Urtarrilak 27, ostirala
"Zaharrak gara eta libre" hitzaldia.
Hizlariak: Miren Aranguren (Emagin elkartea), Mari Luz Esteban (EHUko irakaslea), Ruth Iturbide (NUPeko irakaslea).
Zehaztasunak: "Nola nahi dugu zahartu? Nola nahi dugu hil? Azken urteotan zahartzaroaren ikuspegi feministatik ekarpen oso esanguratsuak egin dira azken urteotan. Horretan ezinbesteko lana bilakatu zaigu Mari Luz Estebanek argitaraturiko "Andrezaharren Manifestua". Esteban gonbidatuko dute solasaldira. Adinkeria eta adinkeria generoarekin nola gurutzatzen den ere aztertuko dute baita "horrekin zer ondorio dituen, zer zapalkuntza eta indarkeria adierazpen dituen".
Informazio gehiagorako eta izen-ematea:
gizarte-zerbitzuak@usurbil.eus
943 377 110
usurbil.eus/zaintza-azoka
Antolatzaileak: Usurbilgo Udala, Emagin, Matia, Gipuzkoako Foru Aldundia.