Lan deialdia

Turismo dinamizatzailea behar dugu

Noaua Aldizkaria 2022ko abe. 15a, 12:17

Usurbilen bestelako turismo eredu bat, eraldatzailea sustatuko duen egitasmoa dinamizatzeko langilea behar du NOAUA! Kultur Elkarteak.

“650 Usurbil bizi, beste mundu bat posible da” egitasmoa dinamizatzeko langilea behar dugu. Adi beraz interesdunok lerrootako deialdiari. NOAUA! Kultur Elkartean urtebetez lanaldi erdian aritzeko kontratua eskaintzen da. Hasteko, bi hilabeteko probaldia. Hemen interesdunek bete beharrekoak dituzten baldintzak:
-Turismo, kultura, komunikazioa edo jarduera soziokulturarekin lotutako diplomatura edo gradu baten jabe izatea. Alor hauei lotutako masterra edo graduondokoa ere onartuko dira.
-Beste diplomatura baten jabe izanik, prestakuntza osagarria edo esperientzia izatea kultura, ondarea edo turismo alorretan.
-EGA edo baliokidea izatea.

Honako alderdiok baloratuko dira:
-Harremanetarako eta komunikaziorako gaitasuna.
-Ekintzailea izatea eta proiektuak sortzeko gaitasuna izatea.
-Kanpoko hizkuntzak jakitea.
-Herrigintzan esperientzia izatea.
-Turismo alorrean esperientzia izatea.
-Webguneak eta sare sozialen kudeaketan ezagutza izatea.

Interesdunek curriculum datorren urtarrilaren 9a baino lehen helarazi behar dituzte elkartea@noaua.eus helbidera. 

Egitasmoari buruzko informazio gehiago hemen: 650usurbilbizi.eus