Zaintza ekosistema berriaren eraikuntzan, ezinbestekoa da zaintza lanak aitortzea eta Usurbilgo agendaren erdigunean kokatzea. Horregatik, azaroan hasita, hilabetero zaintzari buruzko hitzaldiak egitea erabaki zuen Udalak. Gaur, hirigintzaren ikuspegitik aztertu dute zaintza. Herriak, hiriak eta orokorrean, espazio publikoak diseinatzerakoan, zaintza behar duten pertsonak eta zaintzaileak kontuan izatea ezinbestekotzat dute hizlariek gizartean dagoen berdintasun sozial falta hori txikitzen joateko. Feminismotik eginiko irakurketak ere proposatu dituzte hirigintza planetan txertatu ahal izateko. Izan ere, bai tradizionalki eta baita egun ere, zaintza lanetaz emakumeak arduratzen dira nagusiki eta ia bete-betean.