Zorione Mendezen eskulan tailerra gaur liburutegian, gaztetxoei zuzenduriko eskaintzari ekiteko

Noaua Aldizkaria 2022ko abenduaren 16a

Sutegi udal liburutegiak asteotarako gaztetxoei zuzenduta antolatu duen ekitaldi zikloari ekiteko, Zorione Mendezek eskainiko duen eskulan tailerra gaur.

Usurbilgo bi sortzaileren eskutik, eskulan tailerra eta irakurketa-solasaldiak antolatu dituzte Sutegi udal liburutegian ostiral honetan, abenduaren 16an hasi eta hilaren 23ra arte.

Abendua liburutegian
Abenduak 16, asteazkena
18:00
Eskulan tailerra Zorione Mendezen eskutik, 8-12 urteko haurrentzat.

Abenduak 20, asteartea
18:00 Irakurketa-solasaldia Yolanda Arrietarekin. LH 3-4 mailakoentzat. Juan Kruz Igerabideren "Euskal Herrietako ipuin gaiztoak" hartuko dituzte ahotan.

Abenduak 23, ostirala
11:00
Irakurketa-solasaldiak Yolanda Arrietarekin. LH 5-6 mailakoentzat. Yolanda Arrietaren "Nitaz ahaztu dira" liburua hartuko dute ahotan.

Oharra: izen-ematea aurrez liburutegian eta bertan liburuak eskuragarri.
Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia.