Mus txapelketa larunbatean, Herri Topaketak hasteko

Noaua Aldizkaria 2022ko abe. 16a, 09:00

Usurbilgo Ernaik, Sortuk eta Aitzaga elkarteak ekimen zikloa iragarri dute urte amaierarako. Hasteko mus txapelketa, larunbat honetan bertan Aitzagan.

Zikloari larunbatean, abenduaren 17an Aitzaga elkartean ospatuko den mus txapelketarekin ekingo diote.


Herri Topaketak
Abenduak 17, larunbata
16:00 Mus txapelketa Aitzaga elkartean eta Hatortxu Rock Atarrabian.
Izen-ematea: 16:00-16:30. Bikoteko 20 euro.
Sariak:
1-Txapelak, mariskada, 4 txuleta, 2 botila Pierola, Magnum.
2-Afaria 2 lagunentzako Iruin sagardotegian, 2 txuleta, 2 kilo babarrun, sagardo kaxa.
3-2 txuleta, 2 kilo babarrun, sagardo kaxa, likore lotea.
4-2 txuleta, kilo bat babarrun, likore lotea.

Abenduak 27, asteartea
Ernai eta Ikamaren topaketa:
11:30 "Hezkuntza eta osasun mentala" mahaingurua Gazte Lokalean.
16:30 "Sexualitatea deseraikitzen" tailerra Gazte lokalean.
18:30 Poteo olinpiadak Aitzagatik.
21:00 Afaria Aitzagan.

Abenduak 28, asteazkena
18:00 Mahaingurua Sutegin: "Ingurumena, ekologismoa eta energia. Zein eredu nahi dugu Usurbilen?".
Hizlariak: Mikel Otero, Alazne Arruti eta herri mugimenduko kide bat.

Abenduak 29, osteguna
19:00 "Bi arnas" proiektuaren aurkezpena eta dokumentalaren proiekzioa Sutegin.

Abenduak 30, ostirala
19:00 "Egia bide, askatasuna amets" ekitaldia frontoian.

Abenduak 31, larunbata
20:00 Preso, iheslari eta deportatuen aldeko topa berezia Dema plazan.

Urtarrilak 7, larunbata
17:00 "Etxera bidea gertu" Sareren manifestazioa Bilboko La Casillatik.
Autobus zerbitzua Usurbildik. 

Antolatzaileak: Ernai, Aitzaga elkartea eta Usurbilgo Sortu.