Postuak, txapelketak, jan-edana... Denetarik eta denontzat izango dugu igandean, abenduaren 18an, Usurbilgo frontoian. San Tomas Azoka itzuliko da plazara. Iaz murrizketekin bada ere antolatu ahal izan genuen. Aurten ohiko formatuan egin ahalko dugu.
Herriko babarrun eta sagardo ekoizle onenak nortzuk diren ezagutu ahalko dugu. Bertako edaria dastatzeko ere aukera izango da. Herritarrek sukaldaturiko taloak eta gaztainak ere eskuragarri izango ditugu. Haurrentzat ipuin kontaketa saio bikaina eskainiko du Ixabel Agirresarobek. Haurrak aipatuta, adi, arratsalde patena, "Orkestra Lurtarra" filma proiektatuko dugu Sutegin. Gozogintza postu ugari izango da, herriko eragileena baita.
Igande goizean etorri eta dastatu NOAUA! K.E.-k antolaturiko azoka.
San Tomas Azoka
Abenduak 18, igandea
11:30 Azokaren irekiera eta Usurbilgo babarrun eta sagardo lehiaketa.
12:00 Ixabel Agirresaroberekin umeentzako ipuin kontaketa.
13:30 Sari banaketa.
Goizean zehar, sagardo dastaketa, bertako produktuen azoka eta taloak, gaztain erreak eta gozogintza postuak.
17:00 "Orkestra Lurtarra" filma haur eta gaztetxoentzat.
"Bizitzan ezer ez da erraza ezta bat-batekoa, baina aldi berean asko dauka ospatzeko. Hori oso ondo ikasi dute Orkestra Lurtarra arrakastara… edo ez… eramango duten musikariek. Filmeko pertsonaiek eta hauek arrakasta horren bilaketan biziko dituzten hartu-emanek gizartea ezinhobeto erretratatzen dute: Manu ameslaria, Salegi bizizale eta harroa, Perfumetti anai erromantikoak, Aldika orojakilea, Osoki bihurri eta egoskorra, Presidente izeneko ahuntza… Filma Euskadi Saria irabazi zuen Harkaitz Canoren ‘Orkestra Lurtarra’ liburuan oinarrituta dago, baina bestelako tratamendua egin diote musikalki eta baita istorioan ere, garaikideago eta ganberroago bihurtuta. Joseba Poncek idatzi du musika guztia eta Harkaitz Canok berak eta Eneko Olasagastik josi dute gidoia. Imanol Zinkunegi eta Joseba Ponce dira fimaren zuzendariak".
Sarrera: 3€. Sarrera-kopurua mugatua da. Sarrerak, aldez aurretik, usurbilkultura.eus bidez.
Antolatzailea: NOAUA! Kultur Elkartea.