Urtarrilean gisa honetako beste tailer bat aurreikusi dute liburutegian 10-12 urte bitarteko haurrentzat.
Zorione Mendez herritarrak eskulan tailerra eman die 8-10 urteko haurrei Sutegi Liburutegian. Dozena erdi bat haur elkartu dira liburutegian hariarekin ponpoiak egiteko. Ordu eta erdiz aritu dira Zorioneren jarraibideak jarraitzen etxea apain jartzeko eskulana amaitu arte.
Urtarrilean gisa honetako beste tailer bat aurreikusi dute liburutegian 10-12 urte bitarteko haurrentzat.