Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finala jokoan da une honetan. Honen harira, porra batean parte hartzeko aukera egon da noaua.eus web orrialdean. Ostiralean zabaldu eta atzo iluntzean itxi zen bozka emateko epea eta 100 bat lagun animatu dira. Garailearen izena asmatzen dutenen artean babarrun eta sagardo sorta bat zozkatuko dugu. Astelehen goizean emango dugu sarituaren berri.