Bertsolari Txapelketa Nagusia

Porrako irabazleak Zuriñe Lasarte eta Amaia Olasagasti izan dira

Noaua Aldizkaria 2022ko abe. 19a, 10:41

Bertsolari Txapelketa Nagusiaren bueltan bertso-porra bat jarri genuen martxan. Ostiraletik larunbatera bitarte ia 100 lagunek eman zuten bozka. Partehartzea hain handia izanik, bat ez, bi lagun saritzea erabaki dugu. Maialen Lujanbio txapeldunaren alde 34 herritar agertu ziren. Eta horien artean egin dugun zozketan, hauexek izan dira irabazleak: Zuriñe Lasarte eta Amaia Olasagasti. Zorionak!