Hasteko, topaketa eguna antolatu dute astearte honetarako, abenduaren 20rako musika eskolan bertan, Eguneko Zentroko eta Eguneko Arretako adinekoekin. Kontzertua eskainiko diete Zumartekoek, goiz partean. Abesbatzen txanda arratsalden Salbatore elizan.
Ostegunean, saxo taldeak kontzertua eskainiko du kalez kale.
Zumarteren urte amaierako ekintzak
Abenduak 20, asteartea
Zumarten "Eguneko Zentroko eta Eguneko Arretako gure adinekoekin":
10:30 Eraikinaren bisita gidatua.
11:00 Kontzertua ganbaran (Udaleko ordezkari eta familiarrekin batera).
19:00 Abesbatzen kontzertua Salbatore elizan.
Abenduak 22, osteguna
19:00 Saxo Taldearen kale kontzertua.
Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola.