Gabonetako kantu saioen eta Olentzerori harrera egiteko ekitaldien astea

Noaua Aldizkaria 2022ko abe. 20a, 17:56

Ikastetxeak eta hainbat herri eragileren eskutik, gabon giroan murgilaraziko gaituzte egunotarako antolatu dituzten hitzorduek. San Tomas eguneko ospakizunak, eguberrietako kantu saio bereziak, Olentzerori harrera egiteko deialdiak... iragarri dituzte.

Gabon giro betean gara eta hala gogoraraziko digute egunotarako deitu diren ekitaldiek. Ikastetxeak oporraldian murgildu aurretik gabon kantuen saioak iragarri dituzte. Olentzerori harrera egiteko kalejira bana iragarri da Aginagan eta Kalezar-Kaleberri artean. Eta kantu saioak Zubietan, Aginagan... Heldu dira eguberriak.


Gabon kanten emanaldiak eta Olentzerori harrera
Abenduak 21, asteazkena: San Tomas eguneko ospakizunak
Aginagan
18:00 
Talo eta txistor jana Aginagako Eliza Zaharrean.
Zehaztasunak: "bakoitzak bere taloa egiten ikasteko aukera izango du eta ondoren, talo-jana!".
Antolatzailea: Aginagako Eliza Zaharra Elkargunea.

Santuenean
18:30 
San Tomas Eguneko txistorra-banaketa, Santuenea 12 atarian, Dj GorkaMendiren musikarekin.
Antolatzailea: Santuenea Elkartea.


Abenduak 22, osteguna

Goizean zehar, Udarregi Ikastolako ikasleen gabon kanten emanaldiak:
09:30 LH eta DBHko ikasleak ikastolatik aterako dira, bakoitzak bere ibilbidea osatzera:
LH: Agerialdetik ikastola gorrira, Artzabalera, HEko ingurura, Kalexarko plazara, Kafara, Bordatoko errotondan azken kantu saioa egin eta ikastolara abiatuko gara DBHkoek prestatutako txistorra bokadiloa jatera.
DBH: ikasle-irakasleak Herri gunetik ibiliko dira abesten.
11:50ak aldera, HH-koen emanaldia Mikel Laboa plazan, Olentzero dagoen tokian.
Antolatzailea: Udarregi Ikastola.


Abenduak 23, ostirala
Ikastetxeetako kantu saioak
10:00ak aldera
Aginagako eskolaren herrian barrena bueltan. Segidan, txistor jana.
12:00ak aldera kantu-jira Zubietan.

18:00 Olentzeroren etorrera Aginagara Sekañatik. Gutun bilketa Eliza Zaharrean.
18:00 Ziortzaren San Tomas festa Askatasuna plazan.


Abenduak 24, larunbata
Aginaga
09:00
Kantu-jira etxez etxe elizatik abiatuta. 15:00ak alderako Aginaga Kaxkoan.
Antolatzailea: Katekesi taldea.

Zubieta
16:00 Kantu eskea Artzabaleta baserritik.
Antolatzaileak: Zubietako herritar talde bat.

Santuenea
Olentzerorekin kantuan.
Antolatzailea: Santuenea elkartea.

Kalezar-Kaxkoa
17:00 Olentzeroren etorrera Kalezartik.
18:00ak inguruan Dema plazan.
Zehaztasunak: "Herriko kaleetan barrena ibiliko da Olentzero galtzagorriak lagun dituela. Herriko haurrak agurtu, haien nahi eta eskaerak entzun eta mendira itzuliko da gauean etxe guztietara iritsi ahal izateko. Gutunak idazteko aukera izango da aurrez Udarregi Ikastolan, Aginagako eta Zubietako eskoletan, Santuenea eta Aginagako jubilatuen elkarteetan, Sutegi udal liburutegian, ludotekan eta Potxoenean jarriko dituzten postontzietan.
Antolatzaileak: herritarrak, eragileak eta Udala elkarlanean.