Presoen inguruko euskal kanten bertsioak entzungai Sareren eskutik, ostiralean Sutegin

Noaua Aldizkaria 2022ko abe. 20a, 09:13

Herriko sortzaileen eskutik entzungo ditugun kanta hauen emanaldirako sarrerak salgai dituzue Txiribogan eta Txirristran. 

Kantu saio berezia antolatu du Sarek ostiralerako, abenduaren 23rako, 20:00etan Sutegin. Presoen inguruko abestiak bildu eta haien bertsioak entzuteko aukera izango dugu, Usurbilgo sortzaileen eskutik. "Usurbilen musikari eta kantari dezente ditugula eta euskal kantagintzan presoen gaia bizirik dagoela, gure kantariak eta presoen gaiak elkartzea erabaki genuen. Euskal kantutegi zabal horretatik pare bat abesti aukeratu eta bertsio modura abestuko dituzte Sutegin", Usurbilgo Sareren esanetan, aurpegi ezagunek. Herriko bertsolari, musikari eta abeslariek parte hartuko dute hitzordu honetan. Sarrerak salgai dituzue 6 eurotan Txiribogan eta Txirristran.

Adi bestalde, urtarrilaren 7an Bilbon deitua dagoen manifestaziora joateko autobus zerbitzua antolatu du Usurbilgo Sarek. Asteotan eman ahalko da izena, ohiko tabernetan.

Zozketa
"Etxera bidea gertu" dinamikaren testuinguruan, Sarek eginiko zozketako zenbaki sarituak honako hauek dituzue: 66.382 (1. saria: 999 euroko bi bidaia-bono), 45.236 (999 euroko bidaia-bono bat), 40.300 (3. saria: Tolosako Ama jatetxean bi lagunentzako otordua).

Sareren deialdiak
Abenduak 23, ostirala
20:00 "Kantuz etxera bidea gertu" ekitaldia Sutegin: presoen inguruko euskal kanta bertsionatuak.
Sarrerak: aurrez 6 eurotan, Txiribogan eta Txirristran. Eguneran bertan Sutegin, 8 eurotan.

Abenduak 31, larunbata
11:00 Manifestazioa Martuteneko espetxetik.

Urtarrilak 7, larunbata
17:00 "Etxera bidea gertu" manifestazioa Bilboko La Casillatik Zabalburura. Autobus zerbitzua Usurbildik. Izen-ematea ohiko tabernetan.

Antolatzailea: Sare.