Bertsolari txapelketa nagusia

Bertso-porrako irabazleak pasa dira sari bila

Noaua Aldizkaria 2022ko abe. 20a, 17:54

Zuriñe Lasarte eta Amaia Olasagasti nagusitu ziren Bertsolari Txapelketa Nagusiaren bueltan antolatu genuen porran. Atzo jakinarazi genituen izenak eta atzo bertan pasa ziren NOAUA!tik sari bila. Biek ala biek San Tomas azokako babarrun zein sagardo sorta bana jaso dute.