Diru kontuak gaurko udalbatzarreko hizpideen artean

Noaua Aldizkaria 2022ko abe. 22a, 08:52

Urteko azken udalbatzarra ostegun honetan.

Diru kontuak hizpide Usurbilgo Udalak ostegunerako, abenduaren 22rako deitu duten osoko bilkuran. Besteak beste, datorren urterako udal aurrekontuak hasieraz onartu edo ez erabaki beharko dute udal ordezkariek. Gogoan izan, azaroan zehar auzoz auzo aurkeztu ditu udal gobernu taldeak 2023rako diseinaturiko proposamenak eta herri eragileen nahiz norbanakoen ekarpenak batu ditu.

Azken hamarkadako aurrekonturik altuena izango du udalerri honek 2023ra begira; 13.168.200 euro guztira. "Gizartearen egungo erronkei erantzuteko" aurrekontuak izango direla ohartarazi du udal gobernu taldeak.

Aurrekontuez gain, 2023-25 urte arterako Dirulaguntzen Plan Estrategikoa ere ahotan hartuko dute gaurko osoko bilkuran, baita gai ekonomiko gehiago ere.

Udalbatzarra
Eguna: abenduak 22, osteguna.
Ordua: 18:00.
Tokia: Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoa.
Deitzailea: Usurbilgo Udala.
Gai-zerrenda:
1.-2022ko urriaren 13ko bilkurako aktaren onespena.
2.-Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2022ko azaroaren 22tik abenduaren 16ra (2022/1126- 2022/1215).
3.-  2023ko Aurrekontu Proiektua hasieraz onartzea.
4.-  2023-2025 Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onartzea.
5.-  2023ko Plantilla Organikoa hasieraz onartzea.
6.-  2023ko Lanpostuen Zerrenda onartzea.
7.-  Udaleko lan hitzarmeneko borondatezko aurre erretiroen pizgarriak.
8.- Galdera eta eskaerak.