Udaletxea asteazken eguerdian itxita

Noaua Aldizkaria 2022ko abe. 20a, 07:05

Asteazken eguerdiko 12:00etan hasita eguerdi partean udaletxea itxita egongo dela ohartarazi dute. Adi, asteotako jai egunetan hainbat zerbitzu ordutegiz moldatu edo eten egingo dituzte.

Adi Usurbilgo Udaletik helarazi duten oharrari. Asteazken eguerdian itxita egongo da. Hau da, abenduaren 21ean, eguerdiko 12:00eta hasita herriko etxea itxita egongo da, ohartarazi dutenez, "barne bilera bat dela eta. Barka eragozpenak".

Bide batez, kontuan izan, datozen jai egunotan hainbat zerbitzu murriztu edo ordutegi aldetik egokitu egingo dituzte eta.

Sutegi udal liburutegia
Ohiko ordutegian zabalduko dute asteotan, baina adi; datozen bi larunbatetan, abenduaren 24an eta 31n itxita egongo da udal liburutegia.

Oiardo Kiroldegia
Abenduaren 24ean, 25ean, 31n eta urtarrilaren 1ean itxita egongo da Oiardo Kiroldegia.
Informazio gehiagorako:
kirolak.buruntzaldea.eus
943 372 498
kirola@usurbil.eus

KzGunea
Abendua amaitu arte, arratsaldez, 16:00-20:00 artean zabalduko dute Usurbilgo KzGunea. Urtarrilaren 2tik aurrera, goizez, 9:00-13:00 artean. Baina adi, astelehenetik ostegunera irekiko dute asteotan, ostiralotan itxita egongo da KzGunea; abenduaren 23an, hilaren 30ean eta urtarrilaren 6an.
Informazio gehiagorako:
Kale Nagusia, 37
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net

Euskotren
Abenduak 24, 31
Tren zerbitzuak ohi baino lehenago etengo dituzte.

Abenduak 25, urtarrilak 1
Zerbitzua goizez ohi baino beranduago abiaraziko dute, eguerdian eten eta arratsaldeko 17:00ak aldera hasita, jai egunetako ohiko ordutegian eskainiko dituzte tren zerbitzuak.
Informazio gehiagorako:
euskotren.eus
944 333 333


Lurraldebus
UK09 (Zumaia-Donostia)
Abenduak 24, 31: azken autobus zerbitzua 20:10 Donostiarantz, 20:30etan Oriorantz.
Abenduak 25, urtarrilak 1: 
-Goizez zerbitzu bakarra: 11:10ean Donostiarantz, 12:30etan Oriorantz.
-Arratsaldeko lehen zerbitzuak: 18:10ean Donostiarantz eta 18:30etan Oriorantz. Hortik aurrera, jai egunetako ohiko zerbitzuak.

UK49G (Zumaia-Donostia, gaueko zerbitzua)
Abenduak 25, urtarrilak 1
-Usurbildik Donostiarantz: 1:35, 2:35, 4:35, 5:35.
-Usurbildik Oriorantz: 2:25, 3:25, 5:25, 6:25.

BU02 (Usurbil-ospitaleak)
Abenduak 24, 31
Azken zerbitzua: Usurbildik 20:45ean, ospitaleetatik Usurbil aldera 20:30ean.
Abenduak 25, urtarrilak 1:
Igandeetako ohiko ordutegia.

BU10 (Usurbil-Hernani)
Abenduak 24, 31
Azken zerbitzua: Usurbildik Hernanira 20:15ean, Hernanitik Usurbil aldera 19:55ean.
Abenduak 25, urtarrilak 1:
Usurbildik Hernanira, 16:15-21:15 artean. Hernanitik Usurbilera 16:55-21:55 artean.

Informazio gehiagorako: lurraldebus.eus