Zumarteko ahots ederrak, urtea agurtzeko

Noaua Aldizkaria 2022ko abe. 20a, 21:02

Musika eskolako abesbatzek urte garai honetan girotutako emanaldia eskaini dute astearte iluntze honetan Salbatore elizan.

Ahots ederrek girotu dute Salbatore eliza astearte iluntze honetan. Belaunaldi ezberdinetako herritarrak kide dituzten Zumarte Musika Eskolako abesbatzek urteko azken emanaldia eskaini dute bertan. Euskal abesti ezagunak haien ahotan entzun ditugu, baita noski, urte garai honi dagozkionak ere. Gabonetako kanta ezagunei ere tartea egin diete elizako saioan. Senide eta lagunak adi entzun dute kontzertua.

Zumartek 2022a agurtzeko antolatu duen azkenaurreko saioa izan da gaurkoa. Azkena, etzi, abenduaren 22an. Iluntzeko 19:00etan hasita, musika eskolako saxo taldeko kideek kontzertu ibiltaria eskainiko dute, kalez kale.