650 Usurbil Bizi

Usurbilen erostearen truke, herri ekoizpena blitzen duten otarrak etxeratzeko aukera

Noaua Aldizkaria 2022ko abe. 21a, 12:58

Herriko ekoizle eta sortzaileen produktuez hornituriko ehun otar zozketatuko dira urte amaieran, "650 Usurbil Bizi" egitasmoaren testuinguruan. Otarrok eskuratzeko Hurbilagoren dendetan 10 euroko erosketak egin beharko ditugu abenduaren 30a baino lehen.

“650 Usurbil bizi” egitasmoaren baitan, herriko ekoizle eta sortzaileen uzta biltzen duten otarrak etxeratzeko aukera izango dugu urte amaieran. Udalak, Hurbilago elkarteak eta kulturguneak sustaturiko “650 Usurbil bizi otarra” izeneko ekimenera batu dira herriko lehen sektorean, zerbitzuetakoan edota sorkuntza diziplina anitzetan ari diren herrikideak. Haien produktuak herritarron eskura jarriko dituzte.

Gogoan izan, herri honen identitate, balore, ondare eta proiektu eraldatzaileetan oinarrituriko turismo eskaintza sustatzea du helburu urrian aurkeztu zuten “650 Usurbil Bizi” proiektuak. Eskaintza ez da herritik kanpora begirakoa, udalerri barrura zuzendurikoa baita, “besteak beste, herrian daukagunari duen balioa aitortzea baitu helburu, tokikoa den hori guztia indartzeko. Gabon garaiaren bueltarako prestatutako 650 Usurbil Bizi otarrek helburu hori dute, hain justu: herriko ekoizle eta sortzaileen lana bultzatzea, haien produktuak eta sormen lanak otarretan bilduta”.

Erosketak eginez
Horretarako, erosketak egin beharko ditugu Hurbilagoren saltokietan. 10 euro xahutzen dugun bakoitzean, trukean zozketarako txartela izango dugu. Otarrok abenduaren 30ean zozketatuko dituzte eta biharamunean, hilaren 31n ospatuko den Hurbilago San Silbestre herri lasterketan banatuko dituzte egokitu zaienei. “Kanpainak iraun bitartean, 650 Usurbil Bizi otarren eredu batzuk erakutsiko dira herriko merkatari eta ostalarien erakusleihoetan”, iragarri dute sustatzaileek.

Auzolanean bideraturiko ekimena dugu honakoa. Udarregi Ikastolako ikasleak otarrak produktuez hornituko dituzte, guztira ehun inguru. 

Otar hauetako produktuon atzean dauden aurpegiak dituzue ondoko argazkian. Egitasmoan parte hartu duten hainbat ekoizle eta sortzaile. 34 izan dira guztira. 

Parte hartzaileak
Aginaga sagardotegia
Edorta Agirre
Aialde Berri sagardotegia
Maider Alzaga
Ameba
Yolanda Arrieta Malaxetxeberria
Mirotz Arrospide – Arrozpide barazkiak
Andoni Arzallus Sagardia
Ainara Azpiazu Aduriz ‘Axpi’
Arrillaga-Txiki baserria
Basatxerri
Bordatxo Esnea
Jakoba Errekondo Saltsamendi
Elhuyar Fundazioa
Han Goiko arraultzak
Koldo Huegun Zapirain – Borda Txuri
Iñorkiñak
Ione Iruretagoiena
Natali Izagirre – Neona
Iruin sagardotegia
Jon Ostolaza Goñi
Joseba Tapia Usabiaga
Jurgi Fuentes Goikoetxea
Mihise
MimoZ koadernoak
Noaua! Kultur Elkartea
Odolaren Mintzoa
Pako Orbegozo
Rukula
Saizar sagardotegia
Urdaira sagardotegia
Usurbilgo Sagastia – Sagarki
Viafara
Jose Mari Zaldua – Sari Frutak

"650 Usurbil Bizi" otarrak eskuratzeko bidea
Abenduaren 30era arte
Hurbilagoren dendetan zozketarako 10 euroko erosketak egitearen truke. 

Abenduak 30, ostirala
Otarren zozketa. Sarituei jakinaraziko zaie.

Abenduak 31, larunbata
17:00etan hasiko den Hurbilago San Silbestre herri lasterketaren amaieran, otarren banaketa.