Ostiral honetarako, abenduaren 23rako, Potxoenean deitua zuen ekitaldia hiru astez atzeratzea erabaki du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak . Urtarrilaren 13an izango da.
Ekitaldi honetan, Zubietako erraustegiaren kutsadurari buruzko azken berriak hartuko dituzte ahotan. Batetik, Holandako ToxicoWatch Fundazioak iaz egindako biomonitorizazioaren emaitzak aurkeztuko dituzte. Bestetik, Malen Azpiazu Zubeldia EHU-ko kimika fakultateko ikasle eta herrikideak gai honi buruz egindako Gradu Amaierako Lana aurkeztuko du: “Metal astunen determinazioa erraustegiaren inguruko goroldio laginetan”.
"Erraustegiaren kutsaduraz azken berriak"
Eguna: urtarrilak 13, ostirala.
Ordua: 18:00.
Tokia: Potxoenea.
Zehaztasunak: "Erraustegiaren kutsaduraz azken berriak" ekitaldiaren baitan, ToxicoWatch fundazioaren biomonitorizazioaren 2021eko emaitzak aurkeztuko dituzte, eta baita Malen Azpiazu herrikidearen Gradu Amaierako Lana: "Metal astunen determinazioa erraustegiaren inguruko goroldio laginetan".
Deitzailea: Erraustegiaren Aurkako Mugimendua.