Yolanda Arrietarekin solasean gabon atari honetan

Noaua Aldizkaria 2022ko abe. 23a, 13:39

Yolanda Arrietarekin solasean aritu dira LH5 eta LH6ko hainbat ikasle liburutegian. “Nitaz ahaztu dira” liburuari buruz hitz egin dute, 2010ean Yolanda Arrietak berak Erein argitaletxearekin plazaratutako liburua. 20 bat umek osatutako taldetxoan liburuaren tripak aztertu dituzte.

Asteartean ere, Yolanda Arrietarekin LH3 eta LH4ko haurrek aukera izan zuten solasaldia egiteko. Aldi hartan, Juan Kruz Igerabideren "Euskal Herrietako ipuin gaiztoak" hartu zuten ahotan. 10 bat haurrez osatutako taldetxoan aritu ziren solasean.