Lanez gainezka izango da datozen orduotan Olentzero, baina tartetxo txiki bat hartuko du gure artera etortzeko. Arratsaldeko 17:00etan agertuko zaigu Kalezar aldetik, eta berrogei galtzagorrik inguratuta Kaleberrira jaitsiko da kalejiran. Dema plazan egingo zaio azken harrera, lanean igaro beharko duen gauari ekin aurretik.
Gabon kantu saioen artean helduko da ikazkina. Ekitaldi honetan soilik ez, antolatu diren gainerako hitzorduetan urte garai honetako abestiz girotuko dituzte Aginaga, Santuenea edota Zubieta. Santuenean ere Olentzero kalez kale ibiliko da.
Gabon kanten emanaldiak eta Olentzerori harrera
Abenduak 24, larunbata
Aginaga
09:00 Kantu-jira etxez etxe elizatik abiatuta. 15:00ak alderako Aginaga Kaxkoan.
Antolatzailea: Katekesi taldea.
Zubieta
16:00 Kantu eskea Artzabaleta baserritik.
Antolatzaileak: Zubietako herritar talde bat.
Santuenea
17:30k aldera, Olentzerorekin kantuan.
Antolatzailea: Santuenea elkartea.
Kalezar-Kaxkoa
17:00 Olentzeroren etorrera Kalezartik.
18:00ak inguruan Dema plazan.
Zehaztasunak: "Herriko kaleetan barrena ibiliko da Olentzero galtzagorriak lagun dituela. Herriko haurrak agurtu, haien nahi eta eskaerak entzun eta mendira itzuliko da gauean etxe guztietara iritsi ahal izateko. Gutunak idazteko aukera izango da aurrez Udarregi Ikastolan, Aginagako eta Zubietako eskoletan, Santuenea eta Aginagako jubilatuen elkarteetan, Sutegi udal liburutegian, ludotekan eta Potxoenean jarriko dituzten postontzietan.
Antolatzaileak: herritarrak, eragileak eta Udala elkarlanean.