Askatasuna plaza bart herriko gazteeena izan zen. Egunerokoan haurrak ibiltzen diren parke eremuan San Tomas festa antolatu zuen Ziortza gazte elkarteak. Jolasean igaro zuten iluntze partea, baserritar jantziak soinean zituztela eta nola ez, hitzorduaren izaera kontuan izanda, txistorra jan ederrarekin borobildu zuten eguna.
Erregeen kabalgata
Urtezaharra amaitu bezala ekingo diote 2023ari Ziortza gazte elkartekoek; ospakizunen bueltan. Erregeen kabalgata antolatuko dute ohi bezala, urtarrilaren 5ean. Goizez, erregeen postaria gutunak biltzen ariko da frontoian, 11:30etan hasita. Kabalgata arratsaldeko 17:00etan abiatuko da Urdaiagatik. Herrian barrena egingo duten bira, frontoian amaituko dute 19:00ak aldera azken ekitaldiarekin.