Bizi-bizi eta goxo etorri dira Mari Domingi eta Olentzero

Noaua Aldizkaria 2022ko abe. 24a, 19:55

Harrera beroa egin die Usurbilgo herriak egunotako bi pertsonaia maitatuenei.

Bizi-bizi etorri dira Mari Domingi eta Olentzero Kalezarretik barrena Kaleberrira. Arratsaldeko 17:00ak pasatxoan jaitsi dira Kalezar aldera. Hantxe, Haur Eskola parean zain zituzten fin asko hamarnaka galtzagorri, herrirako bidea argitu eta gidatzeko prest. Usurbilgo joaldun edota trikitilariekin eta gainerako laguntzaileekin batera osatu dute Kalezarren hasi eta Dema plazaraino osatu duten bidea. Belmonte, Errekatxiki, Bordaberri edota Puntapax karriketan barrena agurtuz joan dira kalejirara batu diren herritarrak, gurasoak eta haurrak gehienak.

Ziztu bizian egin dute herri erdigunerainoko kalejira. Helmugara gerturatu ahala, jendea hurbiltzen joan zaie. Ondo baino hobeto babestuak heldu dira Dema plazaraino. Harrera beroa egin diete, datozen orduotan esku bete lan izango duten Olentzerori eta Mari Domingiri.