Mirotzen omeneko eskubaloi txapelketa bueltan

Noaua Aldizkaria 2022ko abe. 26a, 12:43

2019ko edizioko sari banaketako argazkia.

Bi urteko etenaldiaren ostean, abenduaren 30ean jokatuko da infantilen arteko lagunarteko txapelketa Oiardo Kiroldegian.

2008an zendu zen herrikide eta eskubaloi jokalariaren omeneko eskubaloi txapelketa antolatu du Usurbil Kirol Elkarteak ostiral honetarako, abenduaren 30erako. Bi urteko etenaldiaren ostean, infantilen arteko lagunarteko partidak ikusgai izango ditugu egun osoz Oiardo Kiroldegian. Euskal Herriko txoko ezberdinetatik nahiz Zaragozatik etorritako taldeak lehiatuko dira, goizeko 9:00etan hasi eta 20:00ak arte. "Finaletan ohorezko sakea jaurtiko dute Esther Arrojeriak eta Eneko Furundarenak", ohartarazi du antolakuntzak.

Mirotzen omenezko 13. eskubaloi txapelketa
Abenduak 30, ostirala
Parte hartzaileak:
Usurbil K.E., Anaitasuna, Basauri E.T., Tolosa C.F., Zarautz Z.K.E., C.D. El Pilar Zaragoza.

Neskak
9:30
Usurbil K.E.-Tolosa C.F.
10:30 Aiala Z.K.E.-Anaitasuna
11:30 Usurbil K.E.-Basauri E.T.
12:30 Aiala Z.K.E.-El Pilar Maristas Zaragoza
13:30 Tolosa C.F.-Basauri E.T.
14:30 El Pilar Maristas Zaragoza-Anaitasuna
16:30 5. eta 6. Postuak.
17:30 3. eta 4. Postuak.
19:00 Finala.

Mutilak
9:00
Usurbil K.E.-Tolosa C.F.
10:00 Amenabar Z.K.E.-Anaitasuna
11:00 Usurbil K.E.-Basauri E.T.
12:00 Amenabar Z.K.E.-El Pilar Maristas Zaragoza
13:00 Tolosa C.F.-Basauri E.T.
14:00 El Pilar Maristas Zaragoza-Anaitasuna
16:00 5. eta 6. Postuak
17:00 3. eta 4. Postuak
18:00 Finala.

13:00-15:30 Bazkaria Udarregi Ikastolako jangelan.
20:00 Sari banaketa.

Oharrak:
-Partida bakoitza 12 minutuko bi zati izango ditu eta minutuko atsedenaldia.
-Finaletan ohorezko sakea jaurtiko dute Esther Arrojeriak eta Eneko Furundarenak.

Antolatzaileak: Usurbil K.E, Usurbilgo Udala, Gipuzkoako Eskubaloi Federazioa eta Euskal Eskubaloi Federazioa.