400etik gora partaide izena emanda, Irisasi BTT Hotzak Akabatzen probarako

Noaua Aldizkaria 2022ko abe. 26a, 12:15

Urtarrilaren 29an ospatuko den probarako izen-emateko epeak zabalik jarraitzen du kronoak.com atarian.

Hilabete barru, mendiko bizikleta zaletuen topagunea izango da herri hau. Urtarrilaren 29rako iragarri dute Irisasi BTT Hotzak Akabatzen probaren hamaikagarren edizioa. Ohi bezala, aurrez izen emateko aukera izango duzue, urtarrilaren 25era arte. 500 lagunentzako tokia egongo da proban, antolakuntzak ohartarazi duenez ordea, 400etik gora lagunek bideratu dute inskripzioa. 

Ohi bezala Andatzari itzulia emateko aukera izango dute bizikleta gainean, proba honetan parte hartuko dutenek. Urtarrilaren 29an 9:00etan abiatuko dira Mikel Laboa plazatik.